Pegatinak gaur [ekainak 10] agertu dira Ondarroan.
Stop islamizacion de Europa lema daukate idatzita eta telefono zenbaki bat ere agertzen da.
HITZAk telefono zenbaki horretara deitu du, pegatinen nondik norakoa jakiteko. Erantzungailu automatikoak salto egiten du.
Pegatina, EH Bilduren irudiaren gainean itsatsita.
Erantzungailuak Democracia Nacionalen telefono zenbakia dela adierazten du eta norbere izen-abizenak eta herria esateko eta haiek jarriko direla kontaktuan adierazten du.
HITZAk jakin ahal izan duenez, pegatinak bake epaitegiaren parean, berdura plazan eta Irrintzi tabernaren atean agertu dira.
Ondarroan agertutako pegatinak.
Ondarroan agertu diren pegatinak.