Goioaga bere lana egiteagatik epaitu gura dutela salatu dute
Euskal presoen defentsan aritzen diren zenbait abokatuk agerraldia egin zuten barikuan, Bilbon, Iñaki Goioaga abokatu eta Amaiurko senatariaren kontra abiatutako auzibidea salatzeko.Goioaga ere han egon zen, eta abokatuek salatu zuten bere lana egitea...
Goioaga ere han egon zen, eta abokatuek salatu zuten bere lana egiteagatik epaitu nahi dutela Munitibarko bizilaguna.
Euskal preso politikoen defentsa egiten duten hainbat abokaturen laguntza eduki zuen Goioagak. Aipatu zuenez, bere aurkako inputazioak gatazka politi- koari buruzko eztabaida oztopatzea du helburu. Halaber, esan zuen, Auzitegi Nazionalak Gorenari egindako eskaerak ez duela harritu.
Ezkutatzeko ezer ez
Abokatu legez egiten duen lana defendatu zuen Goioagak, eta, gogoratu zuenez, presoen defentsan aritzen diren abokatuen lanari esker nazioarteko komunitateak jakin du Espainiar estatuak oinarrizko eskubideak urratzen dituela. Ezkutatzeko ezer ez duela ere esan, eta bere lana publikoa dela berretsi zuen.
Jone Goirizelaiak Velascoren erabakiaren berri komunikabideengandik jaso izana kritikatu zuen agerraldian, barikuan jaso baitzuten Auzitegi Nazionalak Gorenari bidalitako idazkia.
Goirizelaiaren ustez, auzibide horien helburua da Auzitegi Nazionalaren jokabidea agerian utzi duten abokatuen lana oztopatzea: «Goioagaren kontra egin dute bera delako, euskal presoak defendatzen dituen abokatua delako eta senataria delako».
Azaldu zuenez, Velasco epaileak Espainiako Auzitegi Gorenari bidalitako idazkiak Guardia Zibilaren txostenak ditu oinarri bakarrak, eta ez du froga bakar bat ere aurkezten txosten horiek egiazkoak direla baieztatzeko.
Goioagari leporatzen dizkioten ekintzen artean, presoak bisitatzea edo bere bulegoan bilerak egitea daude, eta horiek «be- re egiteko profesionalagaz lotura zuzena» daukatela esan zuen Goirizelaiak.
Halaber, ustezko delitu fiskalaren inguruan adierazitakoa «gezur hutsa» baino ez dela esan zuten: «Velascok badaki hor ez dagoela deliturik, suposatzen delako legea ezagutzen duela, baina, hala ere, tematzen da horretan, delituaren itxura eman ahal izateko».