18:00etatik aurrera emango dute ikastaroa, udaletxean. Parte hartzen dutenek, ume eta helduen oinarrizko bizi euskarriaren inguruko azalpenak entzun, eta praktikan jartzeko aukera izango dute.
Hala, konortea balioetsi, arnasbidea zabaldu eta bihots biriki berpiztea nola egin ikasiko dute parte hartzaileek panpinekin.
Era berean, ume zein helduetan, arnasbidearen butxadura baten aurrean jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren azalduko diete hizlariek herritarrei. Gainera, desfibriladoreak nola erabiltzen diren ere erakutsiko diete.