Joan den asteburuan Durangoko Landako pistan jokatutako Euskadiko Jubenil eta Junior txapelketatik emaitza onekin bueltatu ziren Lekeitiora Tximistako atletak. Lau domina eta hainbat marka pertsonal gainditu zituzten.
Tximista atletismo taldeko kirolariak Durangoko Landakoko pistan. Argazkia: Tximista
Urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu zituzten Tximistako atletek: Ainara Plazak urrezko domina irabazi zuen 400 metroko lasterketan, Paul Lauzirikak brontzezko domina irabazi zuen altuera jauzian eta Irati Agirregomezkortak zilarrezko domina lortu zuen 400 metroko lasterketan eta brontzezko domina 100 metro leunetan.
“Dominez gain, oso garrantzitsua dena, Ainhoa Arostegi, Oihane Gonzalez eta Olatz Kortabitartek marka pertsonalak hobetu dituzte”, nabarmendu dute Tximista atletismo taldeko arduradunek.