Lekitto Bedarrak eskerrak eman dizkio udal gobernuari
Lekitto Bedarrak eskerrak eman dizkio EH Bilduren udal gobernuari hainbat ekintza sustatzeagatik. Taldeko kideen esanetan, Maitane Larrauriren taldeak Usotegi parkea «ortularien eta ikastaroen bihotza izatea posible egin du».Horretaz gainera, hainba...
Horretaz gainera, hainbat auzolan ekintza eta hitzaldi ere bultzatu dituztela jakinarazi dute. «Herritarren kontzientzia aldatzen lagundu digutelako, eskerrik asko guztioi, eskerrik asko Maitane».
Bide beretik, EAJko Koldo Goitiari eta haren taldeari ongietorria eman diote. «Hauteskunde aurretik izan genuen batzarrean adierazi genuen modura, taldea prest egongo da herrigintzan jarduteko. Auzolana, formakuntza eta sasoiko eta bertoko produktuak sustatzeko ildo nagusiekin jarraituko dugu, eta horretan udal berria bidelagun izatea espero dugu».