10:30ean dute hitzordua udaletxe aurreko plazan, eta antolatzaileek ordurako heltzeko eskatu dute. Aurretik izena emateko 659 132 894 telefono zenbakira deitu behar da. Hala ere, egunean bertan apuntatzeko aukera egongo da.
Egun pasa egiteko plana prestatu dute, baina, eguraldiak laguntzen ez badie, baliteke bertan behera utzi edota ibilbide laburragoa egin behar izatea.
Aulestitik irten, eta Zornotzatik Barazar mendateko bidea hartuko dute. Handik Gasteizera joan eta Amurrio eta inguruko herrietatik ibiliko dira.
Bueltako bidea, berriz, Urkiolatik egitea aurreikusi dute. Izan ere, zapatuan San Antonio eguna denez, giro ederra izango dute bertan. Hala, gero Muxikako Astei jatetxean bazkalduko dute, eta arratsalderako itzuliko dira Aulestira.