Lekeitioko Udalak eta Topaguneak Benito Ansola Saria berreskuratu dute
Proiektu sarituaren izena 2015eko Lekeitioko Euskal Zine Bileraren itxiera ekitaldian jakitera emango dute. Irabazleak ikus-entzunezko lan bat ekoizteko 3.000 euroko saria jasoko duHiru urteko etenaren ondoren, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko U...
Proiektu sarituaren izena 2015eko Lekeitioko Euskal Zine Bileraren itxiera ekitaldian jakitera emango dute. Irabazleak ikus-entzunezko lan bat ekoizteko 3.000 euroko saria jasoko du
Hiru urteko etenaren ondoren, Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Udalak Benito Ansola Saria jarri dute martxan, EHUko Mikel Laboa katedraren babesagaz, eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzagaz. Lehiaketaren helburua, euskal kultura zabaldu eta ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza ematea da, eta horretarako ikus-entzunezko proiektu bat ekoizteko 3.000 euroko saria jasoko du irabazleak.Atzo goizean aurkeztu zuten Benito Ansola saria Bilboko Kafe Antzokian Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Juan Kruz Igerabide EHUko Mikel Laboa Kadedraren zuzendariak eta Beñat Vidal Euskaltzaleen Topaguneko kideak. Euskararen presentzia ezinbestekoa izango dela nabarmendu zuten, eta proiektu sarituaren izena 2015eko Lekeitioko Euskal Zine Bilerako itxiera ekitaldian jakitera emango dutela. «Gero, irabazleek, izendapena jaso eta 2016ko irailaren 16ra bitarteko epea izango dute ikus-entzunezkoa bukatzeko».
Deialdian parte hartu nahi duten gazteek, ikus-entzunezko lanak, fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak, egiteko proiektuak aurkeztu behar dituzte 2015eko urriaren 16a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, benat@topagunea.org helbidera idatzi dezakete, edo 674 345 756 telefono zenbakira deitu.