Urriolako errepidea konpontzen ari dira
Aulestiko Urriola auzoko errepidea konpontzen hasi dira asteon, eta datorren astean amaitzea aurreikusten du Udalak. Uharridia egiten dabiltza orain. Izan ere, asfaltozko zorua jausita egon da, eta errekara guztiz jausi aurretik hasi dira konpontzen. B...

Aulestiko Urriola auzoko errepidea konpontzen hasi dira asteon, eta datorren astean amaitzea aurreikusten du Udalak. Uharridia egiten dabiltza orain. Izan ere, asfaltozko zorua jausita egon da, eta errekara guztiz jausi aurretik hasi dira konpontzen. Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza dauka udalak konponketa lanak egiteko, eta 34.000 euro inguruko aurrekontua dauka.