Ikasturteko eskola kirolen erakustaldia egingo da asteburuan
Urtero modura, ikasturteari amaiera emanez, eskola kirolen erakustaldia egingo dute kirol ezberdinetan parte hartu duten ume eta gazteek. Zapatu goizean, igeri ikastaroetan parte hartu duten umeek ikasitakoa erakutsiko dute Atxondo kiroldegiko igerilek...
16:00etan hasiko dira Zelaian, Markina-Xemeingo eskolarteko taldeen arteko partiduak, eta ondoren, 18:30ak aldera atletismo taldearen erakustaldia egongo da. Lasterketak, Vortex jaurtiketa eta erreleboak egingo dituzte atletek.
Domekan eta martitzenean
Domekan, ekainak 14, berriz, gimnasia erritmikako IX. topaketak egongo dira frontoi nagusian, 11:30ean. Eibarko Ipurua taldea gonbidatu dute topaketetara.
Azkenik, martitzenean, ekainak 16, Karate taldeak erakustaldia egingo du 19:00etan, kiroldegian. Ondarroako karate taldea izango dute gonbidatu.