
Zenbait ordenagailu pantaila atzeman dizkiote.
19 urteko gizonezkoa, Ondarroako ertzain-etxeko kideek atxilotu zuten eguen arratsaldean, udalerrian azken sei hilabeteetan ustez egindako lapurretengatik. Atxilotuak aurrekariak ditu, etxe barruko liskarrengatik zazpi aldiz atxilotuta egon baita.
Barikuan, ustez udalerriko eskolan lapurtutako ordenagailu-pantaila batzuk eta 1.800 euro inguruko balioa duen bizikleta bat atzeman zizkioten garaje batean.
Bi delitu horiek egitea egotzita inputatu zuten gaztea, eta ertzain-etxean beharrezko izapideak egin ostean, epailearen esku utzi zuten Ertzainek.
Urrutiratze agindua hautsi
Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, gazteak familiako kide batzuekiko urrutiratze agindua hautsi zuen ostegun arratsaldean. Senideekin liskarra izan zuen, eta antza salatzaileen etxean agertu, mehatxuka hasi eta aizkora batekin kalteak eragin zituen etxeko atarian eta ibilgailu batean.
Orduan atxilotu zuen Ertzaintzak, eta legez kanpoko zenbait objektu topatu zizkioten soinean. Hala, Ertzainak gazteak erabilitako aizkoraren bila hasi ziren, eta garaje bat arakatzerakoan egiaztatu zuten legez kanpoko hainbat objektu zituela bertan.