Filmaketak Santo Domingo, Arranegi eta Ezpeleta kaleetan egingo dira. Atzo izan zen lehen eguna, eta gaur amaituko dute Lekeitioko grabaketekin.

Gernika filma grabatzen Lekeitioko kaleetan. Argazkia: Jon Grande Badiola
Grabaketetarako Lekeitio aukeratzearen arrazoia, «garaiko Gernikaren antza» duela izan dela aitatu zuen Mikel Saldise pelikularen kokaleku arduradunak. Hasiera batean egun gehiagotan grabatzekoak ziren, baina, azkenean, bi egun nahikoa dituzte filmaketa egiteko. Saldisek azaldu zuenez, 36ko Gerra ailegatzear dagoen momentua grabatuko dute Lekeition.

Lekeitiora lantalde handia etorri da: talde teknikoa 60 lagunek osatzen dute eta aktoreak hamabi bat dira. Horiei guztiei figuranteak batuko zaizkie.

Koldo Serra zinemagilea aktoreekin hizketan Lekeitioko grabaketan. Argazkia: Jon Grande Badiola
Filmaren banatzailea Sony Pictures izango da, eta beraz, mundu guztian zabalduko dute 5 milioi euroko aurrekontua izango duen filma.
Maria Valverde, Barbara Goenaga, Alex Garcia, Victor Clavijo, Irene Escolar, Ramon Barea eta Elena Irureta aktoreak dira filmaren protagonistetako batzuk.