Langabetuak, lanean dihardutenak eta ikasleak enpresa eta erakundeekin harremanetan jartzeko aukera izango dute bihar Lea-Artibai Ikastetxean.

Jendea kurrikulumak entregatzen Fagor Arrasateko erakusmahaian.
10:00etan zabalduko dituzte Lan Azokako ateak eraikin nagusiko kanpusean, eta enpresa bakoitzak stand bat izango du. Bertan kurrikulumak jasoko dituzte eta behar izan ezkero elkarrizketak egingo lituzkete, enpresen premien arabera profil jakin bat behar dutenerako kurrikulum hauetaz baliatzeko.
“Lea Artibai Ikastetxeak bere inguruko enpresekin duen harreman estutik jaiotako ekimen irekia da; lan bila dabilen edozein pertsonarentzat zuzenduta”.
Cikautxo, EIKA, Nemak, ALFA Idei, ALFA Mimtech, Berotz-Gorriko, FAGOR Arrasate, Fundación Novia Salcedo, Lanbide, Eroski, Batz, Maier-MTC, KIDE, Orbea, Burdinola, Gestamp, Azaro Fundazioa eta Lea Artibaiko Garapen Agentziak Lan Azokan egongo direla ziurtatu dute. “Bertan izango da erakusmahai batean Itzarri Consulting enneagramak egiten: zelan atera etekina norbere nortasunari”.
Diploma banaketa
Beste alde batetik, 09:00etan, Lanbide Heziketako ikasleen diplomak banatuko dituzte Lea-Artibai Ikastetxekoek Esperantza eraikinean, Koikili Lertxundiren eskutik. Ondoren ikasle onenen sari banaketa egingo dute.