Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzinako euskal ezkontza eta ohiturak kalera aterako dituzte Lekeition

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio
2015/06/18
Lekeitioko Gora Buru kultur elkarteak antolatuta, Euskal jaia egingo dute asteburuan, eta horren barruan, 39. euskal ezkontza antzeztuko dute domekan. “Euskal Herriaren kultura gorde, garatu eta bultzatu, eta batez ere, jendeari gure herriaren berezkotasuna eta apartekotasuna ezagutzera ematea dira euskal ezkontza honen helburuak”, nabarmendu dute antolatzaileek. 1977an egin zuten lehen euskal ezkontza Lekeition, eta orduz geroztik, urtero eutsi diote ohiturari. Hala ere, bere erroak aurretik dituela nabarmendu dute antolatzaileek; 36ko gerra aurretik, orduantxe hasi ziren egiten. Lekeitioko Batzokiak 1931ko irailaren 4an egin zuen estreinakoz, eta halaxe egin zuten urtero gerra iritsi arte. Diktadura urteetan debekatuta egon zen, eta Franco bizi zela, behin bakarrik egitea lortu zuten: Lekeitioko herriak 1964an R. M. Azkueri egin zion omenaldian.
Euskal ezkontza, Lekeition.

Euskal ezkontza, Lekeition. Argazkia: KiƱuka

Ospakizun egun handia domekan izango baldin bada ere, zapatuan hasiko dira prestaketa lanak; 19:00etan, ezkonberrien ezkon hornidura guztia eramango duen gurdia prestatuko dute. Bertan parte hartuko duten hainbat herritarrek Euskal Herrian antzina batean egiten ziren ezkontzen berezitasuna jendeari hurreratzen saiatuko dira. Zehatz esanda, garai bateko Etxe sartzea deritzona antzeztuko dute lekeitiarrek. Guztira, 100 lagunetik gora izango dira garai bateko usadioak gogoratuko dituztenak.
Lekeitioko euskal ezkontza

Lekeitioko euskal ezkontza. Argazkia: Gora Buru kultur elkartea

Gurdia, ezkontza segizioa, trikitilariak, joaldunak, dantzariak… denen artean sekulako irudia osatuko dute, XIX. mende eta aurreragoko janzkeragaz eta tresneriagaz. Beste urte batez, horiek denek Anbrus Mailabiabarrena Garro-Gerrikagogeaskoa eta Josepa Meabe-Ansorena Zengoitia ezkongaien lagun izango dira. Ispasterko eta Lekeitioko bi gazteen antzezpena, aurten, Alvaro Galletebeitiak eta Irene Lauzirika lekeitiarrek egingo dute. Berezitasun legez, biak ere bizitza errealean bikote dira. Euskal jaia, egitaraua

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.