Benito Lertxundiren kantak lau abesbatzen ahotan, Markina-Xemeinen
Mallabia, Markina-Xemein, Durango eta Iurretako abesbatzak bat egin dute Orioko musikariaren kanten inguruan. Hiru emanaldi egingo dituzte. 20:30ean hasiko da Karmengo ElizakoaBenito Lertxundiren kantetan oinarrituriko emanaldia eskainiko dute zapatuan...
Mallabia, Markina-Xemein, Durango eta Iurretako abesbatzak bat egin dute Orioko musikariaren kanten inguruan. Hiru emanaldi egingo dituzte. 20:30ean hasiko da Karmengo Elizakoa
Benito Lertxundiren kantetan oinarrituriko emanaldia eskainiko dute zapatuan, Mallabia, Markina-Xemein, Durango eta Iurretako abesbatzek. 11 kanta abestuko dituzte Markina-Xemeingo Karmengo Elizan, 20:30etik aurrera, guztiak ezagun-ezagunak, Loretxoa, Baldorba, Nere Herriko Neskatxa Maite, Balearen bertsoak eta Urrundik heldu naiz besteak beste.Itxaso Jaio ekitaldian parte hartuko duen Xemeingo Gazte Ahots Abesbaztako zuzendariak azaldu duenez, Uxue Alonso Iurretako Maiztegi Herri Eskolako abesbatzako zuzendariarena izan zen ideia. Umeen abesbatza baten bideoa ikusi eta horrelako zer edo zer egin nahi zuela pentsatu zuen. Horrela, partiturak lortu eta moldaketak egin dituzte Benito Lertxundiren kantekin kontzertu berezi bat sortuz.
Mallabiako Jasokunde abesbatzako zuzendaria Iratxe Uribelarrea eta Markina-Xemeingo Xemein Gazte Ahots Abesbatzako Itxaso Jaio zuzendariei luzatu zien proposamena Uxue Alonsok, eta bi abesbatza horiez gain, Durangoko Lamiamak abesbatzak ere parte hartuko du.
Orkestra bat ere osatu dute, espreski, hiru emanaldietan jotzeko. Durangaldekoak dira musikari gehienak, bai eta Bilboko batzuk ere, eta Markina-Xemeingo neska bi ere badagoz tartean: Andrea Pagaegi eta Amaia Zuberogoitia flauta jotzaileak. Sokazko orkestra eta hiru flauta izango direla aurreratu du Jaiok.
Hiru emanaldi eskainiko dituzte guztira. Lehenengo kontzertua Mallabian izan zen ekainaren 6an; bigarrena Markina-Xemeingoa izango da, eta hirugarrena, Iurretan egingo dutena, ekainaren 27an.