Energia elektrikoaren fakturetan zelan aurreztu erakutsi dute Mutrikun
Etxeko faktura elektrikoa nola ulertu irakatsi diete herritarrei Debegesako bi teknikarik. Aurrezterako orduan kontrataturiko potentzia batek edo besteak, berebiziko garrantzia izan dezakeDebabarrenean energia aurreztuz programaren barruan, etxeko fakt...
Etxeko faktura elektrikoa nola ulertu irakatsi diete herritarrei Debegesako bi teknikarik. Aurrezterako orduan kontrataturiko potentzia batek edo besteak, berebiziko garrantzia izan dezake
Debabarrenean energia aurreztuz programaren barruan, etxeko faktura elektrikoa ulertzen lagundu eta etxean aurrezteko aholkuak eman zieten atzo herritarrei Mutrikun. Zeregin horietan laguntzen Debegesako bi teknikari aritu ziren.Mutrikuarrek euren etxeetako faktura elektriko batekin joateko aukera izan zuten, eta hari buruz zituzten duda guztiak galdetu. Lehendabizi, eskuartean eraman zuten faktura zelan egituratuta dagoen azaldu zieten, eta gerokoan, puntu guztiak zehatzago begiratu zituzten.
Teknikarien iritziz, kontratatutako potentzia batek edo besteak berebiziko garrantzia izan dezake. Adibide bat jartzekotan, 4,4tik 3,3ra kontratazioa jaitsita, familia batek 60 euro aurrez ditzake urtebetean. «Askotan behar dutena baino gehiago dute kontratatua, eta jaistea gomendatzen dugu. Era berean, gutxiegi edukitzea ere ez da komeni, kasu horretan argirik gabe gera daitezke eta».
Banan-banan
Kasu bakoitza banan-banan errepasatu eta aztertu ondoren, familia bakoitzari zer komeni zaion gehien gomendatzen zieten. Kontratatutako potentziaz gain, berau ze preziotan ordaintzen den jakitea ere garrantzizkoa dela azpimarratu zuten.
Kontratuan ez eze, norbere kontsumo ohiturak zainduz ere asko aurreztu daiteke. Horren inguruko hainbat gomendio jasotzen dituen eskuorriak ere banatu zituzten herritarren artean.