Espainiako Auzitegi Gorenak 'Herriko tabernen' aurkako epaia berretsi du
Espainiako estatuaren eskura pasako dira zigortutako 101 herriko tabernak, tartean dira, Mutriku, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Gernika-Lumo eta BermeokoaEspainiako Auzitegi Gorenak partzialki onartu ditu Karmelo Landa, Rufi Etxeberria, Juan Kruz...
Espainiako estatuaren eskura pasako dira zigortutako 101 herriko tabernak, tartean dira, Mutriku, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Gernika-Lumo eta Bermeokoa
Espainiako Auzitegi Gorenak partzialki onartu ditu Karmelo Landa, Rufi Etxeberria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Floren Aoiz eta Joseba Permachen. Landa, Permach, Etxeberria, Aldasoro eta Alvarezi urtebete eta hamar hilabeteko zigorrera murriztu die, hirukoa ezarri baitzien Espainiako Auzitegi Nazionalak.Auzia denboran luzatu izana hartu du kontuan epaimahaiak zigorra murrizteko. Inhabilitazioa ere ezarri die tarte horretan; seina urtekoa ezarri zien Auzitegi Nazionalak. Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillori, berriz, urte eta erdiko zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, eta inhabilitazioa epe horretan. Launa urteko inhabilitazioa ezarri zien Auzitegi Nazionalak.
Konfiskatzeko agindua
Maiatzean bildu ziren epaileak helegiteak aztertzeko. Antxeta, Gorgo Mendi, Irati eta Harotz Toki tabernak izan ezik, gainontzekoen aurkako epaia berretsi, eta horien dekomisoa eskatu du Auzitegi Gorenak. Iazko uztailean eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia. Bertan eman zuen 103 herriko konfiskatzeko agindua, «ETAren egitura» finantzatzeagatik.
Espainiako Auzitegi Gorenak itxi nahi dituen herriko tabernen zerrenda horretan Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Mutrikuko herriko tabernak daude: Zubixa (Mutriku), Galarrena (Lekeitio), Amaiur (Markina-Xemein), Uxola (Ondarroa), Arrano taberna (Gernika-Lumo) eta Bolatokia (Bermeo).
Horren harira, elkarretaratzea zein presazko azken orduko asanbladak egin zituzten atzo iluntzean, Mutrikun, Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan, Gernika-Lumon eta Bermeon. Sei herrietan molizazio jendetsuak egin zituzten.
Hamahiru urteko auzia
Espainiako Estatuaren eskuetara pasatuko dira zigortutako 101 herriko tabernak. Hamahiru urteko prozesuak eragindako kostuez gain, kalte ekonomiko handia litzateke hori elkarteentzat, gaur egun duten jarduera ekonomikoa eta sortzen dituzten lanpostuak aintzat hartuta. Zer esanik ez, kalte politikoa, ezker abertzalearen inguruko herritarren bilgune diren heinean.
2013ko urrian abiatu zen epaiketa, eta iazko uztailean eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren inguruko epaia. Bertan eman zuen 103 herriko taberna konfiskatzeko agindua, «ETAren egitura» finantzatzeagatik. HB, EH eta Batasunaren legez kanporatzearen atarikoa izan zen Baltasar Garzon epaileak irekitako instrukzioa.
Hainbat erreakzio
Atzo berria jakin bezain laster, euskal jendarteko hainbat talderen erreakzioak jaso ziren. Sortuk, esate baterako, presazko agerraldia egin zuen, hainbat auzipetu bertan zirela. Sorturen iritziz, epaiak funtzean «ilegalizazioaren» dinamika du. Erabakiagaz ezker abertzalea «kolpatu» nahi dutela salatu zuen Pernando Barrena bozeramaleak. «1936tik izandako konfiskazio handiena», adierazi zuen. Horrez gain, hurrengo egunetan protestak izango direla aurreratu zuten.
Eleak mugimenduak, ostera, elkartasuna adierazi zien zigortutakoei. «Gurpil errepresiboak aurrera egingo du guk gelditzen ez badugu, erantzun tinko eta bateratu bat emanez».
Ernai gazte antolakundeak azpimarratu zuenez, tabernak izatetik harago «herritarren bilgune» dira herriko tabernak: «Urteetan lan militanteaz aurrera atera diren guneak dira, auzolanean konponduak edota turnoak eginez zerbitzatuak. Albiste onen ongi etorri edota garai gogorren arnasgune. Adin guztietako jendearen topaleku, borrokarako espazio».
Rebeka Ubera Aralarren idazkari nagusiak azpimarratu zuenez, «oso larria» da Gorenak hartu duen erabakia. «Europan aurrekaririk ez duen eskandalu juridiko baten aurrean gaude. Herritarrenak diren 103 elkarte eta lokal Espainiako estatuaren esku geratzeak ez dauka ez hanka eta ez buru; ondareen lapurreta argi baten aurrean gaude».