Euskal Herriko triatloi zirkuituko 8. proba lehiatuko da zapatuan, Lekeition
17:00etan hasiko da proba Isuntzako hondartzan. 750 metro igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dute. Nazioarte mailako triatleta ezagunak espero dira23. Triatloia lehiatuko da zapatuan Lekeition. Euskal Herriko Triatloi...
17:00etan hasiko da proba Isuntzako hondartzan. 750 metro igerian, 22 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin beharko dute. Nazioarte mailako triatleta ezagunak espero dira
23. Triatloia lehiatuko da zapatuan Lekeition. Euskal Herriko Triatloi Zirkuituko zortzigarren proba izango da Garraitz Kirol Taldeak antolatuko duena. Urtero modura, esprint distantzian jokatuko da, eta aurten ere nazioarte mailako triatleta ezagunak espero dira.Proba 17:00etan hasiko da, eta lasterketaren muina, boxak eta helmuga udaletxe aurrean kokatuko dira, Independentzia plazan.
Irteera Isuntzako hondartzan emango dute, eta lehen igeriketa atalean 750 metro igeri egin beharko dute parte hartzaileek lauki formako ibilbidea eginez, farora joan eta etorri. Lehen aldaketaren ondoren, 22 kilometro- ko bizikleta saio gogorra izango dute egiteko. Plazakolara joan-etorria egin beharko dute, eta ibilbidean bi portu igo beharko dituzte: Oletakoa eta Plazakolakoa. Bigarren aldaketaren ondoren, eta proba amaitzeko, 5 kilometroko oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, portuko kaleetan zehar, Santa Katalinako ermitara joan-etorria eginez.
Dortsalak zapatuan bertan banatuko dituzte, 14:00etatik aurrera, udaletxe azpian, eta boxak proba hasi baino bi ordu lehenago irekiko dituzte; 15:00etatik 16:45era egongo dira zabalik.
Atzo gauean itxi zuten izena emateko aukera, eta arratsaldera arte 353 lagunek emanda zeukaten izena proban parte hartzeko. Euren artean daude Lea-Artibai eta Busturialdeko 47 triatleta, gehienak Lekeitioko Garraitz Kirol Taldekoak.
Nazioarte mailako triatleta ezagunak egongo dira aurten ere Lekeitiko proban. Horrela, Ryan Bailie, Sarah Lester, Aaron Royle, Brendan Sexton eta Jake Birtwhistle australiarrak, Sara-Anne Brault, Jeremy Briand eta Alexis Lapage kanadarrak eta AEBtik etorritako Celeste Gventer, Gwen Jorgensen eta Dennis Mohagen ere neurketan egongo dira, beste kirolari ezagun batzuekin batera.