Herritarrekin ospatuko du Mundaka Surf Shop-ek 30. urteurrena
Orain 30 urte iritsi zen Mundakara Mundaka surf shop. «Proiektu txiki» baten modura hasi zena, «ahalegin handia eginda, handitzen» joan dela diote arduradunek. Euren ahaleginak ez ezik, herritarrek ere «proiektuaren handitze» horretan zeresan han...
Horregatik, herritarrekin batera ospatu gura dute 30. urteurrena. Eta horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute biharko.
11:00etan Talan jarri dute hitzordua. Mundaka Surf taldeko kide guztien familia argazkia atera gura dute. Surf taulekin aterako dute argazkia, ezker olatua atzean dutela.
Herritarrak surfean
Ordu bete geroago, 12:00etan, herritarrak surf egiten jarri gura dituzte. Hala, ordu horretatik aurrera mundakarrentzako surf ekitaldiak egingo dituzte.
Kirola egin ostean, berriz, sabelak betetzeko tartea hartuko dute. 14:00ak aldera, paella jan herrikoia egingo dutela zehaztu dute. Gura duten guztiek izango dute joateko aukera.
Gauean, berriz, Mundakako portuan batuko dira surf taldeko kideak zein bertaratu gura duten herritar horiek guztiak. 21:30ean hasita eta jai egunari amaiera emateko, The Kei eta Cactus musika taldeen kontzertuak egongo dira.