Lejarraga Moraren kontra borrokatuko da gaur, Bilboko La Casillan
Kerman Lejarraga boxealariak borrokaldia du gaur, Michael Moraren kontra, Bilboko La Casilla kiroldegian. Hiru minutuko sei borrokaldi egingo dituzte.20:30ean hasiko da boxeo erakustaldia. Bertaratzen direnek hamar borrokaldi izango dituzte ikusgai. Bo...
20:30ean hasiko da boxeo erakustaldia. Bertaratzen direnek hamar borrokaldi izango dituzte ikusgai. Boxeo profesionalari dagokionez, Lejarragaren eta Moraren borrokaldiagaz batera, Mikael Mkrtchyan eta Edwim Tellez boxealarien arteko lehia izango da. Halaber, luma pisuan Andoni Gago Macho eta Sergio Romero Sugar ariko dira nor baino nor gehiago. Bestalde, boxeo olinpikoko zazpi borrokaldi egongo dira.
Bederatzitik bederatzi
Morgako errebolberrak orain arte bederatzi borrokalditan parte hartu du, eta bederatzirak irabazi ditu, horietatik zazpi KO-z. Espainiar estatuko BoxRec sailkapenean hirugarrena da, eta Europako 50 boxealari onenen artean sartzeko zorian dago.