Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ondarok Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko du, zapatuan

Aintzina Monasterio
Munitibar
2015/06/23
Ondaro bertsotan Bizkaiko eskolarteko finalean.

Ondaro bertsotan Bizkaiko eskolarteko finalean.

Zapatuan Orion (Gipuzkoa) lehiatuko dute Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko finala. Aurten, guztira, 15 eta 18 urte bitarteko 112 gaztetxok hartu dute parte, eta horietatik herrialde bakoitzeko txapelketetako lehenengo biak sailkatu dira finalera. 11:00etan hasita, bederatzi bertsolarik kantatuko dute finalean, Orioko pilotalekuan, zapatuan. Horien artean, Lurdes Ondaro munitibartarra egongo da. Hala, Ondarogaz batera, Txaber Altube abadiñarra izango da Bizkaiko ordezkaria. Hain zuzen ere, Altube da aurtengo Bizkaiko eskolarteko txapelduna. Halaber, Arabatik Peru Abarrategi eta Peru Amorrortu egongo dira finalean. Gipuzkoarrei dagokienez, Iñigo Ibañez eta Paul Iruretagoiena bertsolariak igoko dira oholtzara. Lapurdiko ordezkariak Aitor Servier eta Nahia Sasco izango dira. Azkenik, Manex Malharin izango da finalean kantatuko duen nafar bakarra. Izan ere, Joanes Ilarregi herrialdeko txapeldunari eta Maddalen Lopez txapeldunordeari ezin etorria suertatu zaie. Hala, aurten ez da egongo Zuberoako eta Nafarroa Behereko partaiderik. Egun osoko jaia Ekitaldia Maialen Lujanbio bertsolariak aurkeztuko du, eta Sustrai Colinak jantziko dio txapela txapeldunari.  Irabazlearentzat sari nagusia gabonetako oporraldietan egingo duten Negulekua izango da. Hain zuzen ere, Euskal Herriko finalista guztiek doan izango dute bertan egonaldia. Finalaren ostean, elkarrekin bazkalduko dute gura duten bertsolariek eta finala ikustera doazenek. 14:00etatik aurrera bazkalduko dute, plazan. 150 bat lagunentzako prestatuko dute lekua, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Kontseiluarekin elkarlanean. Bazkalostea ere bertsoek girotuko dute, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina plazako oholtzan ariko dira bertsotan. Gero, Keshala eta Bi Bala musika taldeen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Giro ederrean dantzan eta kantuan gorputzak astintzen ibiliko dira arratsaldean. Autobuseko txartelak Zapatuan Oriora egun pasa egitera joan gura dutenentzat autobusak antolatu dituzte herrialdeetako bertsozale elkarteek. Hain zuzen ere, Bizkaiko Bertsozale elkartetik bi aukera eman dituzte autobusean izena emateko. Batetik, joateko interesa dutenek honako telefono zenbakira deitu lezakete: 946 812 711. Bestalde, helbide elektroniko honetara emaila idazteko aukera ere badute: bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.