Ondarroako sariketa jokatu dute
Ondarroako Artibai judo elkarteak antolatuta, judo sariketa egin zen zapatuan, Zaldupe udal kiroldegian. Beste urte batzuetan baino jende gutxiago batu bazen ere, Ondarroako, Eibarko, Arrasateko, Azpeitiko, Zumarragako, Soraluzeko eta Legazpiko judo el...

Ondarroako Artibai judo elkarteak antolatuta, judo sariketa egin zen zapatuan, Zaldupe udal kiroldegian. Beste urte batzuetan baino jende gutxiago batu bazen ere, Ondarroako, Eibarko, Arrasateko, Azpeitiko, Zumarragako, Soraluzeko eta Legazpiko judo elkarteetako 70 gaztetxo batu ziren sariketan. Giro ona egon zen ikasturte amaierako ekitaldian, eta judokek tatamian ikasitakoa erakutsi zuten, borrokaldietan. Amaieran, parte hartzaile bakoitzak bere urrezko domina eta goxokiak jaso zituen.