Preso eta iheslarien aldeko futbito sariketa oso jendetsua izan da
Ondarroako preso eta iheslarien aldeko lehen futbito txapelketaren antolatzaileek adierazi dutenez, zapatuan jende asko hurreratu zen partidak ikustera. Pozik geratu dira txapelketak izan duen oihartzunagaz. «Jokatzen ez eze, harmailetan ere jende ask...
Herritarrek eta parte hartzaileek emandako erantzun ona kontutan edukita, ekimena datorren urtean errepikatzea erabaki dute.
Txapelketari berari dagokionez, aurreikusita zegoena baino arinago hasi behar izan zuten partidek. Talde asko zirela kontuan hartuta, lehen partidak ordu erdi arinago hasi ziren, 09:00etan.
Lehendabizi, 18 taldeen arteko sailkapen partidak jokatu zituzten. 15:00ak arte, 10 minutuko partida motzak jokatu zituzten.
Bazkalostean, sailkatutako zortzi talderik onenen artean ordu laurdeneko final-laurdenak eta finalerdiak jokatu ziren.
Partidak «oso lehiatuak» izan zirela nabarmendu dute antolatzaileek, eta finalera Asierren lagunak taldea eta La Kararina taldea sailkatu ziren. Emozioz betetako finala jokatu zuten. 4-2 irabazita, Asierren lagunak taldeak jantzi zuen txapela.