Kilinkala igeri zeharkaldia egingo da domekan, Lekeitioko Badian. Alebinetatik hasi eta nagusiak arte parte hartu ahalko dute Garraitz Kirol Taldeak antolatutako proban. Bakoitzak bere neurriko zeharkaldia egin beharko du.
10:30ean hasiko dira igeri zeharkaldiak alabinen probagaz. 11 eta 12 urteetako gaztetxoek 200 metro igeri egin beharko dituzte. Hurrengo, 10:50 aldera, txikien mailako proba hasiko da. Kasu horretan, 13 eta 14 urteko gazteek 600 metro egin beharko dituzte igerian.

Kilinkala igeri zeharkaldiko ibilbide laburrak.
Azkenik, 15 urtetik 60 urtera arteko proba hasiko da. 11:30ean sartuko dira uretara igerilariak, eta guztira 1. 600 metro igeri egin beharko dituzte.
Proba guztietan, irteera eta helmuga Isuntza hondartzan izango dira.

Kilinkala igeri zeharkaldiko ibilbide luzea.
Lekeitioko igeri zeharkaldian parte hartu nahi dutenek bihar arte edukiko dute izena emateko aukera. Horretarako, www. sailkapenak. com web orrira sartu behar dira.
Nagusien proba, lau kategoriatan banatuta egongo da: senior, master 1, master 2 eta beteranoak.
Kategoria bakoitzeko lehen emakumezko eta gizonezkoek garaikurrak izango dituzte. Partaide guztientzat egongo da oroigarria.