Uda garaia iritsita, herribusak ordutegi berria izango duela jakitera eman dute Mutrikuko udal ordezkariek. Zehatz esanda, bi aldaketa nabarmen izango ditu ordutegiak: alde batetik, uztailean eta abuztuan asteburuetan ere herribus zerbitzua egongo da, eta bestetik, bi hilabete horietan goizeko zerbitzu hutsa egongo da.
Horrez gain, hondartzara joateko autobus zerbitzua ere egongo da aukera hurrengo asteotan. Hondartzara jaisteko geltoki bakarra egongo baldin bada ere, bueltan hainbat geldiune egingo ditu autobusak.

Mutrikuko herribusa San Agustin kaletik igarotzen. Argazkia: Mutrikuko Udala
Bestalde, herriko autobusak Galbaixo eta San Jeronimo egunetan zerbitzu bereziak eskainiko dituela aurreratu dute. Honakoa izango da herribusaren ordutegi berria:
Ekainetik irailera: astelehenetik barikura, 08:00etatik 11:00etara eta 12:30etik 14:30era (hilabete horietan herribusa hondartzaraino jaitsiko da). Horrez gain, uztaileko eta abuztuko zapatu-domeketan zerbitzua egongo da; 08:00etatik 11:00etara eta 12:30etik 14:30era.
Udako ordutegia