Egunik urdinenaz gozatzeko dena prest dago Ondarroan. Hilabete luzez gordeta egondako arrantzale arropak eta mahonezko zapiak kalera ateratzeko une aproposa izango da biharkoa. Beste behin ere, herria kolorez, giro alaiz, irribarrez, lagunarteko bazkariz, kantuz, omenaldiz… janzten duen Zapato Azulak ez du hutsik egingo.
Aurtengoa gainera, ez da nolanahiko ospakizuna izango. Azkar esaten baldin bada ere, dagoeneko jaia «adinez nagusia» bihurtuko baita. Jaia iragartzen duten kartelean zerbait berezia azaldu ohi da azken urteotan, eta oraingoan, jaiak betetzen duen urteei keinu bat egitea erabaki dute, bi erronbo ipiniaz. «Garai batean, telebistan programa bat edo beste zein publikori zegoen adierazteko erronboak ipintzen zituzten, eta bi erronbok 18 urtetik gorakoei zuzenduta zegoela esan nahi zuen».

Koadrilla bat, 17. Zapato Azulean
Hori ez eze, kartela berezi bihurtu duen ikutu umoretsua ere badu, azpian letra txikiz idatzita. «Bolo-Boloren izatea beti umorea erabiltzea izan zen, eta Radixu Irratiko kideok Zapatu Azula antolatzearen lekukoa hartu genuenean umore puntu horregaz jarraitzea erabaki genuen».
Supermanen soinu bandagaz
Jaiari berari dagokionez, egun osoan gozatzeko aukera emango duen egitaraua prestatu dute Radixu Irratiko kideek. Beti-betiko jaia izango baldin bada ere, aurten berritasun bat edo beste izango dituela aurreratu dute.
Ohitura bihurtu modura, Superman filmeko soinu banda ipiniko diote
Manuel Eluri, eta hark, Alaiko balkoitik botako dituen ahozko bolanderek emango diete hasiera ofiziala 18. Zapato Azulari. Jaiagaz batera, txosnak irekiko dituzte eta Radixuko kideek zuzeneko irratsaio berezia egiteari ekingo diote Zubi Zaharraren ondotik.
Eta jaia eguerdiko
bolanderekin hasiko bada ere, aurretik ere zerrez gozatu egongo da. Aurten estreinekoz igeri martxa egingo da. «Igerian ibiltzen den jendeak bost bat urte darama Zapato Azulean Arrigorrin batu, eta Saturraranera joan-etorria egiten. Aurten, hori ere ofizializatzea erabaki da». Igeri martxan parte hartu nahi dutenek hondartzako erloju azpian izango dute 10:00etan hitzordua. Egunari kolorea eman nahi dionak urdin koloreko bainujantzia eta mahonezko zapiagaz igeri egitera gonbidatu dute.
Horrez gain,
Euskal Herriko Kamiseta Azoka 11:00etatik 15:00etara zabalik egongo da, Latxanbre plazan: Euskal Herriko 21 postu euren diseinu berriak eraskuten egongo dira, tartean, eskualdeko elastiko sozialak edota artiskoak egiten dituztenak.

Dinamartxa, alde zaharrera ailegatzen
Inoizkorik mendizale gehien
Gonbidatu bereziak ere izango ditu aurtengo jaiak. EMePebo5t taldeak, esaterako, kontzertua emango du kalekutzean. «Zapato Azuleko abestia bertsionatu zuen lehen taldea izan zen, eta lotura zuzena dagoenez, eurak gonbidatzea pentsatu dugu». Horiez gain, Alaiko balkoitik bertsotan Aitor Sarriegi ariko da herriko bertsolariekin batera.
18. dinamartxa ere bizi-bizi etorriko da. Momentu hori jaieguneko unerik politenetariko eta hunkigarrienetariko bat bihurtu da, eta ohi modura alde zaharrean bildutako herritarrek txalo zaparrada eta irrintzi artean hartuko dituzte parte hartzaileak.
Aurten gainera, markak hautsi eta inoizkorik jende gehien egongo da: 217 txirrindulari eta 72 mendizale etorriko dira Tolosatik Ondarroara. Antolatzaileen esanetan, aurreikusitakoa baino jende gehiagok eman du izena mendiz egiten den ibilbidean, eta hori dela eta, bigarren autobus bat antolatzea erabaki dute. «Aurtengoa ez sinesteko modukoa izan da. Lehen egunean ilara handiak zeuden, eta 20 minutuan lehen autobusa bete zen».

17. Zapato Azule
Geldiunerik gabekoa
Ongietorriaren ostean, betiko modura,
Nekane Akarregik
Radixu Irratiaren pregoia irakurriko du, eta orduan jakingo da aurtengo omendua zein den.
Bazkal osteko orduetan jolasean arituko dira, eta iluntzeko omenduaren esketxa eta gero, jaia azken txanpan sartzen hasiko da.
Larrain dantza herrikoiaren ostean, jaiari bukaera eman eta eskertzei tartea egiteko sasoia etorriko baldin bada ere, azken urteetan gertatu legez, jaiak alde zaharretik Musika Plazara jauzi egingo du. Bertan jarriko den txosna gune berezian ordu txikiak arte jaia luzatzeko aukera egongo da.
EGITARAUA
- 10:00. Igeri martxa: Arrigorritik Saturraranera joan-etorria.
- 11:00. Euskal Herriko Kamiseta Azokaren irekiera, Latxanbre plazan.
- 12:00. Radixu zuzenean kaletik bertatik.
- Ordu berean. Alaiko balkoitik ahozko bolanderak eta txosnen irekiera alde zaharrean.
- 12:05. EMePebo5t taldearen erromeria kalekutzean.
- 12:30. Ondarroako txistulariak, kalerik kale.
- 13:00. Faltatzen direnak gogoan hartuta elkarretaratzea kalekutzeko eskaileretan.
- 13:30. Kresalako banda eta Artelango erraldoien kalejira, San Pedro txurrutik alde zaharrera.
- 14:00. Dinamartxen iritsiera.
- Jarraian. Radixu Irratiaren pregoia eta ikurrinaren igoera.
- 14:15. Bertsolariak: Botx eta Arri, Bertsutan bertso eskolako kideak eta Aitor Sarriegi.
- 14:45. Kamiseta azokako irabazleei saria ematea eta Ahuakemonala esketxen sari banaketa.
- 15:00. Euskal Herriko Kamiseta Azoka itxi.
- 18:00. Umeen jolasak, sokatira eta trikitixaxaxa.
- 19:30. Gozoki jaurtiketa Alaiko balkoitik.
- 20:00. Kalekutzean, Txo! Antzerki Kolektiboaren esketxa aurtengo omenduari.
- 20:30. Plaza gainean erromeria: Banakotik Larrain Dantzara.
- 21:00. Txosnen irekiera Musika Plazan.
- 21:05. Ingo al deu taldearen kontzertua, Musika Plazan.
- 21:20. Alaiko balkoian Zapato Azularen agurra.
- 01:00. Auskan taldearen kontzertua, Musika Plazan.
- 02:00. Ezten giro taldearen kontzertua, Musika Plazan.
IAZKO ARGAZKI GALERIA:
[nggallery ID=174]