Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zapato Azulak bere «berezko izateari» eutsi dio beste behin ere

Jaia alde zaharretik herri guztira zabaldu da. Marileik jaso du Kamiseta Azokako saria. Erakusleihoak apaintzen dituzten dendariek ere aipamen berezia jaso duteEhunka herritarrek eman zuten erantzun ona kontuan hartuta, pozik geratu dira Radixu Irratik...

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/06/30

Jaia alde zaharretik herri guztira zabaldu da. Marileik jaso du Kamiseta Azokako saria. Erakusleihoak apaintzen dituzten dendariek ere aipamen berezia jaso dute

Ehunka herritarrek eman zuten erantzun ona kontuan hartuta, pozik geratu dira Radixu Irratiko kideak. «Oso gustura geratu gara. Oraingo honetan ere jaiaren esentziari eustea lortu dugu», nabarmendu dute. Bildutako diruari esker, irrati libreari sostengu ekonomikoa emango diote.

Beste urte batez ere, Ondarroa kolorez jantzi zuen Zapato Azulak. Aurten, gainera, jaia «adinez nagusia» zela goi-goitik ospatzen aritu ziren herrian elkartu ziren guztiak. Radixukoen iritziz, jendetza handia batu zen, eta jaia alde zaharrean ez eze, herri guztira zabaldu dela azpimarratu dute. «Jaia herri osora zabaltzen hasita dagoela ikusi dugu».

50 lagun igerian

Ohikoa bihurtu den legez, Nekane Akarregik eta Manuel Eluk eman zioten ongietorria jaiari. Ordurako, herritarrak Alaiko balkoiaren azpian zain zeuden, jaia noiz hasiko zain. «Pannnnnnba, pannnnnnbaaaa….». Eluk bata bestearen atzetik hainbat ahozko bolandera bota ostean hasi zen ofizialki 18. Zapato Azule.

Minutuek aurrera egin ahala, Zubi Zaharraren inguruak jaiaz gozatu nahi zuten herritar eta kanpokoez bete ziren. Zubiaren beste aldean egin zen Euskal Herriko 18. Kamiseta Azokan ere jende asko ibili zen. Saltzaileak ere oso gustura egon zirela adierazi dute antolatzaileek. «Pozik geratu ziren salmentekin».

Batzuk jaiagaz gozatzen ari ziren bitartean, Radixu Irratiko kideak jaiaren xehetasun guztien jarraipena egiten ibili ziren kaletik bertatik egindako zuzenekoan. Mikrofonoak eskuetan hartuta, herritarrak elkarrizketatzen ibili ziren. «Irratsaioak arrakasta izan zuela esan digute. Herritik kanpora edota hondartzan egon ziren herritarrek zuzeneko jarraipena egin zutela adierazi digute askok».

Txistulariek, bandak, trikitilariek eta eMePebo5t taldearen doinuek girotu zituzten eguneko momenturik hunkigarrienetarikoa heldu aurreko minutuak. Dinamartxako ordua ailegatu orduko, ia inor ez zen kabitzen alde zaharrean. Tolosatik Ondarroara oinez eta bizikletan etorri diren ia 300 lagunek ongietorri beroa jaso zuten, bandaren musika, uxu eta txalo zaparrada artean.

Aurtengo omendua: Aurrera

Oinez eta bizikletan ez eze, goizean Arrigorri eta Saturraran arteko itsas zeharkaldia egin zutenak ere asko izan ziren. 50 bat igerilarik mahonezko zapia lepoan jantzita egin zuten bi hondartzen arteko tartea. Dinamartxako lagunei ongietorria eman eta gero, pregoiaren berri eman zuen Nekane Akarregi Radixu Irratiko kideak. Ohikoa den modura, umorez betetako tartea izan zen.

Azkenik, sariak emateko eta aurtengo omendua nor zen argitzeko unea ailegatu zen. Euskal Herriko Kamiseta Azokako irabazlea Algortako Marilei izan zen, eta Ondarroako elastiko onenaren saria, ostera, Iparra Galduk Baik-ek jaso zuen.

Aurten, gainera, berritasun modura, sari berezia eman zuten Radixu Irratiako kideek. Herriko dendariek erakusleihoak apaintzen egiten duten ahaleginari aipamen berezia egin zieten, eta Zurrumurru dendari eman zioten Harrizko Boloa.

Ahuakemonala esketx lehiaketari dagokionez, aldiz, alkatearen eskutik 100 euroko txekea jaso zuten Urtza Bilbaok, Dunixe Burgoak eta Ziortza Urrestik. Sari banaketaren ostean, omendua zein zen iragarri zuten. Aurrera Kirol Elkarteko kideek «pozik» jaso zuten izendapena.

Arratsaldean ere, indartsu

Arri, Botx, Bertsutan bertso eskolako ikasleek eta Aitor Sarriegik Alaiko balkoitik bertso ederrak bota ostean, jaiak etenaldia egin zuen.

Bazkalostean ere, jaiak indartsu jarraitu zuen ordu luzez alde zaharrean. Arratsaldean ere jende asko batu zen egin ziren jolasetan, eta Plazagainean egin zen Larrain dantza herrikoian ere jende askok parte hartu zuen.

Zapato Azule hurrengo urterarte 21:30ak inguruan agurtu baldin bazuten ere, jaiak ez zuen etenik izan. Musika Plazako txosnetan ere, zer ospatua egon zen goizeko ordu txikiak arte. Herriko gune hori ere, jendez lepo egon zen.

Datorren urteko Zapato Azule egiteko ideiak jasotzen hasita daude antolatzaileak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.