Artibai FTk denboraldi amaierako batzar orokor arrunta egingo du etzi
Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeak denboraldi amaierako batzar orokor arrunterako deia egin du. Barikuan jarri dute hitzordua, Uhagon kulturgunean. Lehenengo deialdia 18:30ean izango da; bigarrena, berriz, 19:00etan.Amaitu den denboraldiko balantz...
Amaitu den denboraldiko balantzea egin eta hurrengo denboraldiko aurrekontua azalduko du zuzendaritza batzordeak. Amaieran, betiko modura, eskaerak eta galderak egiteko aukera emango dute.
Eguneko gai zerrenda hurrengoa izango da: aurreko aktaren irakurketa eta onespena, 2014-2015 kirol balantzea, 2014-2015 balantze ekonomikoa, 2015-2016 aurrekontu ekonomikoa.