Esku pilotaren inguruan jardungo dute bihar, Galarrenan
Galarrena Elkarteak kirol solasaldia antolatu du biharko. Elkarteak urtero egin ohi duen pala txapelketaren hamargarren urteurrena da, eta egitarau zabalagoa prestatu dute ospatzeko. Eguenero antolatuko dituzte ekitaldiak; oraingoan, pilotari bi gonbid...
Aitor Abaroa kazetari lekeitiarrak aurkeztuko du Galarrenan 20:00etan izango den ekitaldia. Hizlariak, berriz, Jone Aranguren eta Andoni Aretxabaleta pilotariak izango dira.
Jone Aranguren algortarra emakumezkoen lehenengo esku pilota txapelketaren irabazlea da, eta Andoni Aretxabaleta markina-xemeindarra Asegarceko pilotaria.
Uztailaren 25era arte
Uztailaren azken zapatura arte egongo dira ekimenak. Bideoforuma eta kontzertuak antolatuko dituzte hurrengo bi eguenetarako; uztailaren 25ean, berriz, X. Pala Txapelketaren finalak jokatuko dira, eta urteurren ekitaldiei amaiera emateko, kontzertuak, sari banaketa eta afaria ere prestatu dituzte.