Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

60 autok lehiatuko dute bihar, XIII. San Miguel Rallysprinta

16:00etan irtengo du Etxebarritik Elgoibarrera lehen parte hartzaileak. Errepidea 15:00etatik itxita egongo da. Sariak Markina-Xemeingo udaletxe aurrean banatuko dituzteGehienezko kopurua beteta, 60 autok hartuko dute parte bihar, Etxebarria eta Elgoib...

Mutriku
2015/07/03

16:00etan irtengo du Etxebarritik Elgoibarrera lehen parte hartzaileak. Errepidea 15:00etatik itxita egongo da. Sariak Markina-Xemeingo udaletxe aurrean banatuko dituzte

Gehienezko kopurua beteta, 60 autok hartuko dute parte bihar, Etxebarria eta Elgoibar artean lehiatuko den XIII. San Miguel Rallysprintean. Hamaika eskuderiak antolatutako proba Euskal Herriko Txapelketako zazpigarren hitzordua izango da.

16:00etan irtengo du lehen parte hartzaileak Etxebarritik Elgoibarrera. Guztira, 101,900 km distantziako ibilbidea egin beharko dute autoek. Hiru bider pasatuko dira herri bien artean egongo den kronometratutako 10,550 km-ko tartetik. Etxebarritik Elgoibarrera doan errepideko azken etxeetatik 500 metrotara hasiko da denboraz neurtutako tartea, eta Elgoibartik Etxebarrirantz dagoen lehen bihurgunean amaituko da, errepide nagusiko biribilgunetik (N-634) 700 metro ingurura.

Autoek ostean Ixuatik egingo dute buelta Etxebarrira. Galartza industrigunean egongo da kokatuta asistentzia gunea.

Maila handia

Rallysprintetan aritzen diren pilotu eta kopilotu onenek parte hartuko dute San Migueleko norgehiagokan. Bertan egongo dira Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola BMW M3 autoagaz Euskadiko Txapelketako lehen postuari eusteko prest. Iban Tarsicio Fernandez eta Iñigo Peña (Mitsubishi EVO IX), Enrique Barrenetxea eta Anartz Onaindia (Mitsubishi EVO IX), Joxe Labaka eta Aitor Otaegi (Mitsubishi EVO V) eta Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Iñaki Narbaiza (BMW M3) ere txapelketako lehen postuetan dabiltza, eta San Miguel irabazteko borrokan egongo dira.

Lea-Artibaiko eta Busturialdeko pilotu eta kopilotuak ere egongo dira norgehiagokan. Horrela, Aitor Saizarrek eta Iskander Kobeagak (Renault Clio Sport), Garikoitz Lopezek eta Urko Pagoagak (Citroen Saxo Vts), Oihan Erkiagak eta Bernat Iraolagoitiak (Citroen Saxo Vts), Jose Lekuonak eta Maite Lekuonak (BMW 320i), Jose Javier Aginagak eta Josu Bernaolak (Seat 124 FL), Ioritz Abaroak eta Jonatan Zabalak (Citroen Saxo Vts), Eñaut Iturriagak eta Iosu Gerekizek (Megane Koupe), Ander Bikandi kopilotuak eta Ramon Muniozguren pilotuak hartuko dute parte, besteak beste.

Biharko rallysprinta Euskal Herriko eta Bizkaiko txapelketetarako puntuagarria izango da, eta sari banaketa ekitaldia Markina-Xemeingo Goiko Portalean egingo dute, udaletxe aurrean, 22:00etan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Herritar bat ikertzen ari dira ziberiruzurrak egitea egotzita

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon ia 7.000 etxebizitza huts daudela ondorioztatu du udalak ikerketa baten bidez

Kultura, Bizkaia, Ipar Euskal Herria

Niko Etxartek bi omenaldi kontzertu emango ditu azaroan

Ekonomia, Bizkaia

Migratzaileek eusten diete dendei Bilbon: hiru merkatari berritik bat atzerritarra da

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko industriak eutsi egin dio jarduerari, «merkatua hoztu den arren»

Euskal Herria, Bizkaia

Lamiakoko itsasadarraren azpiko errepidea egiteko dirua inguruko ikastetxeetara bideratzeko eskatu dute sindikatuek

Bizkaia, Euskal Herria

«Animaliekiko errespetua» sustatzen duen hiri bihurtu nahi dute Leioa

Euskal Herria, Bizkaia

Zinpeko epaimahai batek epaituko ditu Artxandako hilketaren harira auzipetutako bostak

Euskal Herria, Bizkaia

Eneritz Argintxonaren bi hiltzaileei 48 urteko kartzela zigorra ezarri diete

Ekonomia, Bizkaia

Bateriak eta eguzki panelak uztartzen dituen ontzigintza, Eusko Jaurlaritzak urratu nahi duen bidea

Mozoloak %73 murriztu dira Bizkaian azken hogei urteetan

Euskal Herria, Bizkaia

Urpekari baten gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan

Bizigiro, Bizkaia

Ondareari soinua dario

Euskal Herria, Bizkaia

Presoen alde «indarrik handiena egiteko garaia» dela nabarmendu dute Plentziako Itsas Martxan

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.