Irati Agirregomezkorta eta Ainara Plaza Lekeitioko Tximista taldeko atletak Valladoliden egongo dira asteburu honetan, Espainiako Junior Txapelketan. 400m leunetako lasterketan parte hartuko dute biak.

Irati Agirregomezkorta eta Ainara Plaza Tximista taldeko kirolariak.
Ainara Plazak 58.60 dauka markarik onena, Irati Agirregomezkortak aldiz, 1.00.5.
“Denboraldi bikain bat egin eta gero, Espainiako txapelketan marka hobetzen saiatu eta disfrutatzea soilik gelditzen zaie”, azaldu dute Tximistako arduradunek.