Olabegogeaskoetxeak eta Narbaizak irabazi dute XIII. San Miguel Rallysprinta
Guztira 51 autok parte hartu dute Hamaika Eskuderiak antolatutako proban, eta hogeik utzi egin behar izan zuten; tartean faborito ziren Aingeru Castrok eta Alaitz UrkiolakMendiola Racing klubeko Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Iñaki Narbaiza bolada onea...
Guztira 51 autok parte hartu dute Hamaika Eskuderiak antolatutako proban, eta hogeik utzi egin behar izan zuten; tartean faborito ziren Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak
Mendiola Racing klubeko Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Iñaki Narbaiza bolada onean dabiltza, eta horrela erakutsi zuten Etxebarria eta Elgoibar arteko rallysprintean ere. Norgehiagoka gogorra eduki zuten bigarren egin zuten Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onaindiagaz, baina, azkenean, garaile geratu ziren durangaldeko pilotua eta kopilotua.Hasieratik jarri ziren San Miguel Rallysprintaren buruan Olabegogeaskoetxea eta Narbaiza, eta han mantentzea lortu zuten. Azkenean, 8 segundoko aldea atera zieten bigarrenei.
Joxe Francisco Labakak eta Aitor Otaegik osatu zuten podiuma. Aitor Saizar eta Iskander Kobeaga izan zituzten aurretik lehen txanda bietan, baina Renault Clio Sport autoaren palierragaz arazoak eduki zituzten berriatuarrak eta gernikarrak, eta hirugarren txanda hasteko aukerarik ere ez zuten eduki.
Laugarrenak Iban Tarsicio Fernandez eta Iñigo Peña izan ziren, eta Lea-Artibaiko Kastimparro Racing eskuderiako Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga bosgarren geratu ziren.
Uzte asko
51 autok parte hartu zuten azkenean, Hamaika Eskuderiak antolatutako proban, eta horietatik hogeik utzi egin behar izan zuten, euren artean, Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola faboritoek. Lasterketa hasi berri, tarteko lehen igaroaldian matxura izan zuen BMW M3 autoak, eta probatik kanpo geratu ziren.
Lea-Artibai eta Busturialdeko parte hartzaileei dagokienez, Hamaika eskuderiako Oihan Erkiaga eta Bernat Iraolagoitiak 15. postua lortu zuten XIII. San Miguel Rallysprintean eta Kastingparro Racing eskuderiako Jose Jabier Aginagak 29.a.
Ander Bikandi gernikarra kopilotu joan zen Abadiño Racing taldeko Aitor Irazabalegaz batera, eta 17. geratu ziren.
Klaseei dagokienez, hauek izan ziren garaileak: 6. klasean, Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia, Mitsubishi EVOI IX; 5. klasean, Iñigo Olabegogeaskoetxea eta Iñaki Narbaiza, BMW M3; 4. klasean, Aitor eta Inhar Hoyos, BMW M3; 3. klasean, Ibar Ruiperez eta Iker Arruabarrena, Peugeot 206 XS; 2. klasean: Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga, Citroen Saxo; 1. klasean, Ruben Gonzalez eta Jagoba Martinez, Peugeot 205 Rallye; eta 9. klasean edo auto klasikoen atalean, Enrike Saizar eta Julen Arantzeta, Ford Escort MKII.
Bestalde, Junior mailako onena Andoni Zabala izan zen, Citroen Saxo VTS autoagaz.
Rallysprinta amaituta, Markina-Xemeingo Goiko Portalean batzen joan ziren autoak. Hantxe egin zuten sari banaketa.