Helduen danborradan parte hartzeko izen ematea etzi izango da
Mutrikuko helduen danborradako antolatzaileek jakitera eman dutenez, herritarrek etzi Mandazketa Elkartean eman ahal izango dute izena. Interesatuek 19:00etatik 20:00etara izango dute horretarako aukera.Hilaren 21ean egingo den danborrada prestatzen ha...
Hilaren 21ean egingo den danborrada prestatzen hasteko entseguei dagokienez, uztailaren 13tik 17ra egingo dira, Merkatu Plazan. Saio orokorra, berriz, danborrada eguneko bezperan egingo da, Miruiatz frontoian.