X. Galarrena Pala Txapelketaren ekitaldien baitan, Bideo Foruma egongo da gaur, uztailak 9, 21:30ean Galarrenan. Cannesko zine jaialdian saritutako
Paraiso: Amor filma emango dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ongizate estatuaren turismo ereduaz hausnartzeko filma da.
Andoni Aretxabaleta eta Jone Aranguren pilotariekin solasaldia, joan den eguenean, Galarrenan.
«Galarrenako Pala Txapelketien X. urteurrena delako antolatu dugu ekimena, baina, Herriko Tabernen kontrako sententziaren harira Galarrena Libre eta Zabalik nahi dugula aldarrikatzeko aprobetxatu nahi dugu ekimen hau ere», azaldu dute antolatzaileek.
Kirol tertulia
Eguenero antolatzen dabil ekitaldiak Galarrena elkartea. Joan den astean, esate baterako, Andoni Aretxabaleta eta Jone Aranguren pilotariak gonbidatu zituzten solasaldira, eta «giro polita» sortu zela adierazi dute. «40 lagun batu ginen eta gustura geratu ginen denok». Hurrengo eguenerako, berriz, kontzertua antolatuko dute.