Karmengo Ama Birjina prozesioan aterako dute Galizia Etxeko kideek
Mojetako Eskolako kaperan egondako Karmengo Amaren irudia estreinako aterako dute prozesioan. Egunotan Galiziako produktu tipikoak dastatu eta erosteko aukera ere egongo daUrtero sasoi honetan egin modura, Karmen jaiak ospatuko dituzte Ondarroan. Bihar...
Mojetako Eskolako kaperan egondako Karmengo Amaren irudia estreinako aterako dute prozesioan. Egunotan Galiziako produktu tipikoak dastatu eta erosteko aukera ere egongo da
Urtero sasoi honetan egin modura, Karmen jaiak ospatuko dituzte Ondarroan. Bihar hasi eta domekara bitartean, egitarau oparoagaz gozatzeko aukera egongo da Galizia Etxearen eskutik. Tartean, gainera, berritasun eta guzti datoz karmenak.Domekan, esate baterako, prozesioa egingo dute, eta aurten estreinako, Karmengo Ama Birjinaren irudia aterako dute. «Mojetako Eskola eraitsi zutenean, hango kaperan zegoen Karmengo Ama Birjinaren irudia gorde egin zuten. Hainbat urtez gordeta egon ostean, guri utzi ziguten, eta zaharberritu ostean, irudia prozesioan ateratzeko asmoa daukagu. Mota honetako prozesioa egingo dugun lehen aldia izango da, eta gogotsu gaude».
Gaitak eta dantzan nonahi
Mezaren ostean, itsasoan galdutako eta hildako arrantzaleei omenaldi xume bezain hunkigarria eskaintzeko tartea izango da. Ontzietan sartu eta itsasoan galdutako eta hildako arrantzale guztiei lore eskaintza egingo diete badiako uretan.
Jaiei dagokienez, datozen egunotan ez da ekimenik faltako. Goizetik eguerdira bitartean, Itsasaurre Plazan propio ipinitako txosnetan, Galiziako produktu tipikoak dastatzeko aukera egongo da, egunero.
Horiekin batera, ezin falta Galiziako folklorearen ezaugarri diren gaitak eta dantzak. Euskal Herriko hainbat Galizia Etxetatik etorritako gaiteroak eta dantzariak kalez kale ibiliko. Ohituragaz jarraituz, gainera, queimada mistikoa egingo dute Itsasaurren, etzi gauean. «Jende asko erakartzen du queimadak. Gauean, espreski, herritar ugari edaria nola prestatzen den ikustera etortzen dira. Erriatualaren momentua berezia izaten da».
Karmen jaiak musikagaz eta kantuan agurtuko dituzte, baina, era berean, hilaren 25ean, Santiago egunagaz jarraituko dituzte ospakizunak. Galiziarren santuaren eguna goi-goitik ospatuko dute bertokoek ere.