Ainara Mugartegi 7. geratu da Espainiako kadete mailako txapelketan
Valladoliden lehiatu den Espainiako kadete mailako txapelketan zazpigarren geratu da Ainara Mugartegi markina-xemeindarra. Asteburu honetakoa izan da bere estrenaldia federatuen artean, eta maila handia eman du.Parte hartzaile guztien artean, berea, 17...
Parte hartzaile guztien artean, berea, 17. marka zen: 47’48, 300 metro hesietan, eta paperaren gainean ez zeukala finalera heltzeko aukerarik azaldu du Durango Kirol taldeko Juan Ignacio Sampedrok: «Zortzi parte hartzaileen artean berea zen seigarren marka onena. Bi sailkatzen ziren finalerako, eta aurreikuspenek ezinezkoa ematen bazioten ere, izugarrizko lasterketa egin, eta bere markari ia segundo bateko haginkada eginez, bigarrena heldu eta finalerako sailkatu zen». Domekako finalean, 46’92 denboragaz, zazpigarrena sartu zen helmugara.