Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Inoiz baino jende gehiago bildu du kale-arteak, Lekeition

Lekeitio
2015/07/14
Eguraldia lagun,  sekula izan den ikusle uholderik handiena jaso du 26. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak. Inoiz baino jende gehiago bildu da, asteburuan, kale-artearen inguruan. Jaialdiko antolatzaileek aurreikusi dutenez, 26.000 ikuslek bete zituzten Lekeitioko kaleak eta plazak, emozio gosez. “Hamaika zirrara, hamaika esperientzia… bizitzaren grupilean. Mundua eraldatzeko tresna da kaleko artea. Horretan gabiltza jotake, urtez urte. Sormenaren itsaso zabal honetan hamaika ikusteko eta hamaika sentitzeko jaio gara eta”, adierazi dute antolatzaileek.
Kukaikaxa ikuskizuna, Talan. Argazkia: Ama Lur Bedialauneta

Kukaikaxa ikuskizuna Talan. Argazkia: Ama Lur Bedialauneta

Kukai dantza taldea bidelagun, jaialdiak 26. kale antzerkirako sortutako Kukaikaxa izan da, zalantza barik, 26. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiko arrakastarik nabarmenena. Lekeitioko tradizioa zuen abiapuntua, Kaxarranka eta Emakumeen Aurreskua dantza tradizionalak hartu eta gaurkotu ditu, eta kaxa gaineko dantzaren moldaketa berriak, hunkituta utzi ditu ikusleak. Itsasoz heldu ziren, eta Lekeitioko badiaren bihotzean egin zuten hasierako agurrak zabaldu zuen ikuskizuna. Talan, Kukaiko dantzariak oinak arin jarri zituen kofradiako kaxa gainean, dantzaldi ikusgarria eta zirraragarria eskainiz. San Pedropetik igaro, eta plazan berrogei emakumezko dantzarik jolasak eta dantzak nahastu zituzten. “Kukaikaxa goi mailako ikuskizun ikusgarria izan da, eta Lekeitioko hamabigarren ekoizpen propioa. Sortzen eten gabe abiatzen den jaiadia da gurea”, esan dute antolatzaileek. Uretan bustita Barosolo talde frantziarraren Ile O ikuskizun original eta ezohikoak ere ikusle asko bildu zituen igerileku borobilaren inguruan. Uretan bustita ibili ziren musikariak oreka mantendu nahian. “Lan biribila da; nekez aurki daiteke horren erakargarria den proposamen artistikoa”.
Frantziako Barosolo taldearen Ile O ikuskizuna. Argazkia: Lekeitioko Udala

Frantziako Barosolo taldearen ‘Ile O’ ikuskizuna. Argazkia: Lekeitioko Udala

Lekeitioko deabruek, eta jarraian Kataluniako Mussols de Sokarratseko infernuko lagunak, bi orduko txinparta festa eskaini zuten. Hogeitik gora piroteknia zalez ostutako ikuskizun parte hartzaileak, 5.000tik gora ikusle izan zituela zehaztu dute antolatzaileek. “Suarekin harremanetan emozioa bizten da biziki eta nekez ahazten den esperientzia gordetzen da ikusleen baitan”. Amaieran talde biek plaza hartu zuten, eta Lekeitio  su txinparten erreinua izan zen une batez. “Adrenalina birsortzen duen kale-arte ikusgarriena da, ezinbestekoa Lekeitioko programazioan”. Gerraren ibilbidea Dena den, dena ez da festa izan Nazioarteko Jaialdian. Ilunabarragaz batera Markeliñeren Andante lana plazaratu zen. Ezkondu berrien gaineko bonbaketa, Europako diktadoreen aginduak, metraileta hotsak… eta lurzoruan zapatak eta zapatak ikus zitezkeen. Musikari batek giro irmoa jarri zuen gaita, akordeoi eta txirulagaz, eta maskaren estetika landuak eta mimikaren bidez kontatzen den istorio samurrek ikuskizun eder eta hunkigarria osatu zuten. “Ibilbide errituala da. Gerraz gerra doan ibilbidea, hain zuzen”. 26. jaialdiak Clown unibertso berritua ere ekarri du Lekeitiora. Zozongok clown beldulgarriak plazaratu zituen, Mc Fois italiarrak ikusleekiko konplizitatea bilatzen zuen eta Ola Muchin poloniarrak, berriz, txotxongiloaren bidez umore atsegina sortu zuen. “Zogongo Gizpuzkoako musikari trebeak dira eta danborrak hartzen dituztenean musika maila handia nabarmentzen da. Pshyco Clown kale-lanak ez du galtzen erritmoa. Maskarek izua sortzen duten bitartean perkusiozale amorratu hauek gai dira kaleetan aurkitzen duten hiri-altzairien bidez musika sortzeko. Kolpeen bidez maila goreneko pekusio jazza plazaratu zuen. Gaueko kale-lan bikaina”, nabarmendu dute.
Emakumeak dantzan, plazan, Kukaikaxa ikuskizunaren baitan. Argazkia: Ianire Sarrionandia

Emakumeak dantzan, plazan, Kukaikaxa ikuskizunaren baitan. Argazkia: Ianire Sarrionandia

Bestalde, Mc Fois eta Ola Muchin nazioarteko umoregileek Abaroa Parkea estreinatu zuten. “Amami  lanagaz Mc Foisek erraz lortzen du ikusleekin komunikazioa eta sinbiosi horretan sortzen da magia”. Zurizko tutuaren barnean gizonezko artistak ez zuen huts egin. Benetako magia izan zen bai eta Ola Muchinen artea ere. Kukuryku ikuskizuneko txotxongilo handiek eta txikiek, eta trikimailuek eta ezusteek, ikusleen arreta bereganatu zuten. Espazio berria Arropainen Jaialdi honetako espazio berria Arropaingo Arraguan kokatu da. Burdinola bateko arragua eta untziola izan zen hangarra esperimentazio eta sormen berriaren hitzordu bihurtu zen. Arropaingo Arraguak lau ikuskizun eskaini zituen. “Ainara Legardon musikariak gidatzen zuen Musiforum tailerrak aho bete hortz utzi gintuen. Musika sortu genuen ahots eta tramankulu ezohiko batzuekin. Sonoritatearen gaineko hausnarketa fina zen. Archipiel izena jarri diote esperientzia sentsorial honi”, azaldu dute antolatzaileek. Beste alde batetik, dantza berritzailea ekarri zuen Izaskun Lapazak. “Ehundurak ikuskizunagaz dantzaren ikuspuntu berria eskaintzen du mugimendua elementu eta testurekin nahasiz”. Horrez gain Antonio Remachado enpresaburuaren obsesio neoliberalak jasan zituzten eta Turukutupa taldeak musika tresna birzikaltuak ekarri zituen El Paseo De Criku antzezpenerako. “Arropaingo Arraguak leku nabarmena egin du Nazioarteko Jaialdian. Bide berritzaileen bidegurutzean kokatzen baita”. Berritzaile izan zen bai eta Zanguango taldearen Flujos performancea ere. Portuko pasealekua antzeztoki bihurtu zuten kale erdian alfombra gorri bat jarrita. Ikusleak ere, kale antzerki jaialdiko protagonista bihurtu zituzten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.