Gisasolari ongietorria egin diote Akordan
Arnaltz Gisasolari ongietorria eman zioten Ibarrangeluko Akorda auzoan, zapatuan. Bere gurasoen herrian, bertako eta inguruko herritarren harrera beroa jaso zuen. Ongietorri ekitaldiaren ostean, 60 lagun inguruk elkarregaz bazkaldu zuten Akordako taber...

Arnaltz Gisasolari ongietorria eman zioten Ibarrangeluko Akorda auzoan, zapatuan. Bere gurasoen herrian, bertako eta inguruko herritarren harrera beroa jaso zuen. Ongietorri ekitaldiaren ostean, 60 lagun inguruk elkarregaz bazkaldu zuten Akordako tabernan. Gisasola maiatzaren 15ean geratu zen libre. 2005ean atxilotu zuten Frantzian, eta han zigorra bete ostean, 2010an, Espainaratu zuten. Hala, 2010eko azarotik, Toledoko Ocaña II kartzelan bete zuen zigorra.