Hainbat euskal preso politikok bizi duten sakabanaketa egoera ezagutara emango dute bihar [uztailak 18] Lekeition egingo den Dispertsioaren aurkako egunean. Haiek eta euren ingurukoek bizi duten errealitatea kalera aterako dute. Hartara, egun osoko egitaraua prestatu dute. «Herritarrek gaia hurbilagotik ezagutzea nahi dugu, eta horren inguruan sentsibilizatzea; hori da egunaren helburu nagusietako bat. Guztiei bertora hurreratzeko deia egiten diegu, presoek bizi duten egoera bertotik bertora ezagutzeko».

Saren ‘Dispertsioaren liburuxka’ren aurkezpena Gernika-Lumon
Goizean hasita eta eguerdira bitartean, Eskolapean hainbat ekimen egingo dituzte. Herritarrei, gainera, kolore urdineko elastikoekin kalera irtetzeko deia egin diete. «Gure asmoa herri osoa urdinez janztea da».
Alde batetik, sakabanaketaren ondorioen eta kalteen berri ematen duten erakusketa berezia egingo dute. «Erakusketan preso bakoitzaren egoera zein den, zenbat kilometroetara dagoen, horrek zelako gastua suposatzen duen, zenbat denbora…. Azken finean, sakabanaketak zer eragin duen erakutsiko dugu. Era berean, Saren liburuxkaren baitan agertzen den mapa hori ere ipiniko da formatu handian».
Erakusketagaz gain, kultur etxeko bideo gelan gaiagaz lotutako hainbat bideo proiektutatuko dituzte. Era berean, limoneroen albokoan hormairudi bat ere margotuko dutela aurreratu dute.

Hainbat liburuxka
Goizeko ekitaldia nagusia, ostera, Sarek argitaratutako Dispertsioaren liburuxkaren irakurketa izango da. Bertan arlor ezberdinetan aritzen diren herriko hamasei aurpegi ezagunek parte hartuko dute.
Eguerditik aurrera, ordea, ekimenek Independentzia Plazan jarraituko dute. Plaza bete jende elkartasun bazkarian batuko dira. Txartelak egunean bertan salgai egongo baldin badira ere, aurretik erostea komenigarria dela adierazi dute antolatzaileek. Horiek Atxarte eta Arritxu tabernetan erosi ahal izango dira.
Egunagaz amaitzeko, argazki erraldoia ateratzeko asmoa dute plazan bazkaritan batzen diren guztien artean.
EGITARAUA
11:00
12:30
Dispertsioaren liburuxka
irakurriko dute Lekeitioko hainbat aurpegi ezagunek, Eskolapean.
15:00
Bazkalostean
Ondoren