Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu dute
Debegesa garapen agentziak jakitera eman duenez, Gure Balioak Sariaren hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte zabalik dago. 2010a geroztik banatzen den sariak, hain zuzen ere, Debabarreneko eskualdean gizarte balioan arloan nabarmendu den pe...
Debegesako arduradunek nabarmendu dutenez, edonork izango du hautagaiak aurkezteko aukera: herritar, enpresa, elkarte, hezkuntza zein ikerketa zentro edota erakundeek. «Baldintza bakarra bete beharko dute hautagaiek. Horiek sortzez Debabarrenekoak izan beharko dute, edota lan ibilbidea bertan garatu izana eskatuko zaie».
Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia, Gure Balioak Sariak duen webgunean (www.gurebalioak.com) bertan eskura jarri dituzte antolatzaileek.
Aurreko bost urteotan saritutako herritarrak honako hau- ek izan dira: Sabin Osoro (Elgoibar), Carmelo Urdangarin (De-ba), Jesus Bilbao (Elgoibar), Gemma Agirregomezkorta (Elgoibar) eta Mari Tere Gantxegi (Eibar).