Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeingo Karmen jaiak, irudietan

Markina-Xemein
2015/07/20
Su, ke eta txinparta artean amaitu dituzte jaiak markina-xemeindarrek. Lekittoko Deabruen ikuskizuna izan zen jaietako azkena. Sua, gozamena, nahasmandua, dantza eta musika ekarri zituen Decadence eskuadroiak Markina-Xemein birusetik libratu eta berriro ere dantzan jartzeko. Zelaian hasi eta alde zaharretik ibili zen su kalejira zirarragarria herritarrak atzetik zituela.
Alarabi erretzen Zelaian Karmen Jaietako azken egunean.

Alarabi erretzen Zelaian Karmen Jaietako azken egunean.

Lekittoko Deabruen suak amatatu zirenean, Alarabiri agur esateko ordua ailegatu zen. Mozarten Requiem-aren doinuagaz, Zelaiaren erdira lagundu zioten herritarrek Alarabi-ri alde zaharretik kalejiran ibili ostean. Jaietako pertsonaia nagusia erreta, datorren urtera arte agurtu dituzte karmenak. Penagaz, baina bai eta nekatuta ere. Izan ere, ekimenez betetako asteburua izan dute aurretik. Eguzkipean Eguraldiari begira ibili eta gero, herri bazkaria egiteko erabakia hartu zuten barikuan. Erabaki ona izan zen, berriz ere, arrakasta handiagaz ospatu da eta Karmen jaietako ekimenik jendetsuena, eta eguzki berotan, gainera. Goizean goizetik, batzuk 05:00etarako, lekua hartzera agertu ziren herritarrak Zelaira, janaria non prestatu edukitzeko. Horrela, goizak aurrera egin ahala, Zelaiaren ingurua, mahai, aulki, paellera, kazola eta abarrez bete zen. Asko izan ziren bai eta muntaira laguntzera joan ziren herritarrak, eta beraz, berehala prestatu zuten guztia. Eguerdian jadanik, janari usaina zabalduta zegoen, eta kuadrilla ia denak zeuden bertan.
Asier Etxeandiaren ikuskizuna antzeztu zuten Herritxouean.

Asier Etxeandiaren ikuskizun bat antzeztu zuten Herritxouean.

Bazkalostean, hasi zen Herritxoua. Hamasei parte hartzaile egon dira aurten, Oskarrek eta Tonik (Luis Egurrolak eta Eneko Arratek) gidatutako Brodway-ko ikuskizunean. “Bai horixe, herri bazkarixe, zoragarrixe da!” abestu ondoren hasi zen ikuskizuna. Laura Chica, Olgetaneko Alaurake taldekoak, Nik ze dakit ba kuadrilla, Iban Mendizabal, Asier Etxeandia, Zoro kuadrilla, Teki-Teki, dantza modernoko ikasleak Ianire De Andres irakasleagaz, Aerobik txiki taldekoak, Ladies, Mamadu, Aliu eta Luis hirukoa, Kaprimotxo, Mari Karmen Balentziaga eta laguntzaileak eta Iñigo Martinez atera ziren, besteak beste agertokira, eta estilo guztietako ikuskizunak eskaini zituzten. Tartean egin zen, bai eta Amaiur Elkarteak proposatutako mosaikoa ere, eta Zelaia laranjaz jantzi zen Txokoa libre uztea eskatzeko.
Laranjaz jantzi zuten Zelaia, herritarrek, Txokoa libre uztea eskatzeko.

Laranjaz jantzi zuten Zelaia, herritarrek, Txokoa libre uztea eskatzeko.

Zelaiko lagunek dantzan egin eta Marilin Monroeren bisita egon zen bitartean erabaki zituen epaimahaiak Herritxouko irabazleak: Bakarlari onena: Laura Chica Talde onena: Dantza modernoko ikasleak eta irakaslea 17 urtetik beherako onenak: Teki-Teki 18 urtetik gorako onenak: Ladies Martxosoenak: Nik ze dakit ba kuadrilla Bat bateko onena: Iñigo Martinez Herritxoua amaituta, Zelaiko azpiegitura batu eta Adiskideak txarangaren kalejiragaz dantzan jarraitu zuten herritarrek alde zaharreko kaleetan zehar. Gauean, berriz, Zelaia bete zuten musika zaleek, Vendetta, The Waltrapax taldeen kontzertua eta Bide Batez taldearen erromeria entzuteko. Azken agurra Dantzan amaitu zena zapatuan, kantuan hasi zen domekan. Bentazaharreko Mutiko Alaiak alaitu zuten domeka eguerdia kanta eta doinuekin. Arkupean hasita, alde zaharrean zehar ibili ziren mutiko alaiak eta herritarrak kantu kalejiran. Talde handia batu zen abesteko, giro ederrean. Jokoak hartu zuen plazabarripea arratsaldean. Beti Jai erretiratuen elkartekoen eskutik, mus eta briska txapelketak jokatu ziren. 42 bikotek jardun zuten musean eta 33 bikotek briskan. Briskako txapelak Aulestira joan ziren. Gema Mendieta eta Antoni Zelaia izan ziren irabazleak. Mendietarentzat hirugarren txapela izan zen Markina-Xemeingoa ete Zelaiarentzat berriz, hamalaugarrena. “Plaza handia” zela esan zuten Markina-Xemeingoa, eta beraz, “pozik” jantzi zituzten txapel berriak.
Briskako Txapeldunak, Gema Mendieta eta Antoni Zelaia, Beti Jai elkarteko kideagaz.

Briskako Txapeldunak, Gema Mendieta eta Antoni Zelaia, Beti Jai elkarteko kidearen eskutik sariak hartzen.

Museko sari nagusia, bestalde, herritar bik eraman zuten: Pello Irustak eta Jabier Pagoagak. Eurentzat izan zen gainera, herrikoentzako saria ere. Bigarrenak, Justo Goti eta Jon Andoni Etxebarria ondarrutarra. Ez ziren aurretik ezagutzen, baina, bikotea osatu eta bigarren saria eraman zuten, 80 euro eta garaikurra. Mus eta Briska Txapelketako irabazle guztiak hauek izan ziren: Briska
  1. Gemma Mendieta eta Antoni Zelaia
  2. Maite Leturiondo eta Juanita Aranzeta (Herritarren saria ere eraman zuten)
  3. Alex eta Eneko
  4. Juan Mari eta Amaia
Mus
  1. Pello Irusta eta Jabier Pagoaga
  2. Justo Goti eta Jon Andoni Etxebarria
  3. Askurriña eta Iro
  4. Tolo eta Arantza
Batzuk karta jokoan zenbiltzan bitartean, beste batzuk dantzan egin zuten Arkupean Aiko taldeagaz, eta Kantugiro karaokean ere abesten ibili ziren. Karmen Saria Jaietako azken egunean erabaki zen baita Karmenetako zesta-punta txapelketa. Atzo jokatu zen 2015eko Karmen Sariko finala Markina-Xemeingo Unibertsitatean, eta Aimar Aldazabal berriatuarra eta Jonathan Etxebarrieta “Etxeba” markina-xemeindarra izan ziren garaile.
Karmen Saria txapelketako irabazleak, Zesta-Punta Eskolako Lehendakaria Josu Mugartegi, eskolako umeak eta Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkatea.

Karmen Saria txapelketako irabazleak, Zesta-Punta Eskolako Lehendakaria Josu Mugartegi, eskolako umeak eta Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkatea.

Aimarrek eta Etxebak, Iker Foronda gasteiztarra eta Jon Zabala markina-xemeindarra izan zituzten aurkari azken norgehiagokan. Partidua nahiko parekatua joan zen erdira arte. 12ra berdindu zuten bi bikoteak. Baina ordutik aurrera, Aimarrek bere doain guztiak erakutsi eta partiduan agintzea lortu zuen. Eskumagaz min handia egin zuen. Txapa gainean pelotak indartsu moztuta, errebotean min eginez, eta pelotari abiadura handia emanaz, bera izan zen partiduko onena zalantza barik. Etxeba ere ondo aritu zen, eta beraz, partidu erditik aurrera, pelota biziago jarri zenean, ez zuten aurkaririk izan. 35 eta 21 irabazi zuten Aimarrek eta Etxebak. [nggallery ID=274]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.