Bizkaiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du, Uhagonen
Musika Atlantikoaz bestalde izenpean, kontzertu berezia eskainiko du Bizkaiko Orkestra Sinfonikoak bihar, Uhagon kulturgunean. Bizkaiko gazte profesionalen orkestrako hamalau musikariek Hego eta Erdialdeko Amerikako doinuak eskainiko dituzte, Kubako Da...
Bi kontinente batuko dituzte musikaren bidez. Ernesto Lecuona, Carlos Gardel, Richar Egües edo Ernesto Grenet bezalako musikari handien partiturak moldatu ditu Lerman Nieves maisuak, eta BIOS Orkestrak interpretatutako ditu.
Quien sera eta El Bodeguero txa-txa-txa ezagunak, Por una cabeza tangoa, Mambo Nº 5 mamboa edo Abrasileirada balsa eskainiko dituzte, besteak beste. Guztira, 11 doinu joko ditu orkestrak, ordu bete inguruko emanaldian.
Kontzertua 20:00ean hasiko da, eta Uhagon kulturguneko terrazan da egitekoa, baina, eguraldi txarra eginez gero, kulturgune barruan izango dela aurreratu dute Uhagon Kultur Elkar- tekoek.