Realera bueltan, Illarramendik lehen minutuak jokatu ditu Anoetan
Sei denboraldirako kontratua sinatu du mutrikuarrak. Kepa Arrizabalaga atezaina, aldiz, Europako Txapelketarako lehenengo partida jokatzera deitu duteRealera itzuli berri den Asier Illarramendik David Moyesek zapatuan Anoetan zelairatutako hamaikakoan ...
Sei denboraldirako kontratua sinatu du mutrikuarrak. Kepa Arrizabalaga atezaina, aldiz, Europako Txapelketarako lehenengo partida jokatzera deitu dute
Realera itzuli berri den Asier Illarramendik David Moyesek zapatuan Anoetan zelairatutako hamaikakoan jokatu zuen. Azken bi urteak Real Madriden jokatu eta gero, Sporting de Gijonen aurka egindako estreinaldian 75 minutu jokatu zituen.Hain zuzen ere, aurreko astean aurkeztu zuen talde txuri-urdinak Illarramendi. Haren fitxaketari buruzko hainbat zurrumurren ondoren, Realak abuz- tuaren 26an eman zuen argitarata fitxaketa. Illarramendik sei denboraldirako kontratua sinatu du.
Aurkezpenean jokalari modura hazten ikusi zuen klubean bueltan egotea pozgarria dela nabarmendu zuen Illarramendik. «11 urterekin hasi nintzen Realean jokatzen. Dena emango dut. Niretzat etxera bueltatzea oso pozgarria da, eta ziur nago denon artean urte polit bat egingo dugula».
Realeko presidentea ere gustura agertu zen mutrikuarraren itzulerarekin. «Eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin egoteagatik. Gaur bere itzuleraren desira errealitate egin da».
Arrizabalaga, Estonian
Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarra Estoniaren aurka jokatzeko deitu dute. Ondarrutarragaz gain, Albert Celades 21 urtez azpiko espainiar futbol selekzioaren aukeratzaileak beste hamazortzi jokalari deitu ditu. Atzo arratsaldean heldu ziren jokalariak Estoniara; bihar jokatuko dutena 2017an Polonian jokatzekoa den Europako Txapelketarako lehen sailkapen partida izango da.