Berritasun legez, abestia eta bideoklipa izango ditu Marabilli Sormen Festibalak
Urriaren 1etik 4ra bitartean egingo da aurten jaialdia. 'Bixitxi marabilli re' izango da hemendik aurrera festibalaren soinu banda. 70 bat herritarrek parte hartu dute bideoklipeanUrriaren 1etik 4ra Ondarroan egingo den hirugarren Marabilli Sormen Fest...
Urriaren 1etik 4ra bitartean egingo da aurten jaialdia. ‘Bixitxi marabilli re’ izango da hemendik aurrera festibalaren soinu banda. 70 bat herritarrek parte hartu dute bideoklipean
Urriaren 1etik 4ra Ondarroan egingo den hirugarren Marabilli Sormen Festibala aurten berritasunez beteta datorrela iragarri dute berau antolatzen duten Manuelistek. Berritasun horien guztien artean kantua eta bideoklipa izango ditu aukeran kultur festibalak.Piztiak talde ondarrutarraren eskutik datorren Bixitxi marabilli re deritzon kantua izango da hemendik aurrera festibalaren soinu banda.
Musika talde ondarrutarrak U bere azken lanean argitaratu zuen Aitzol Aramaioren omenezko kantua. Euskal musikagintzako beste hainbat aurpegi ezagunekin batera grabatu dute ondarrutarrek abestia. Hartara, Josu Aranbarrik idatzitako kantuari Hertzainak taldeko Garik, Zea Mayseko Aiora Renteriak, Pettik, Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk eta Keike talde ondarrutarreko Nerea Sanchezek jarri diote ahotsa. Kantua aurreko hilean eman zen ezagutara, eta nahi duen guztiak deskargatzeko aukera edukiko du Marabilli festibaleko webgunean bertan (www.marabilli.re). Kantua deskargatzeaz gain, bisitariek hitzak lortzeko aukera ere badute.
Behin kantua edukita, gainera, bideoklipa grabatzeari ekin diote Manuelistek. Aurreko zapatuan grabatu zituzten irudietako batzuk Ondarroako Portuko Ranpan.
Antolatzaileek sare sozialen bidez bideoklipa grabatzeko estrak behar zituztela zabaldu zuten, eta herritarrek ondo baino hobeto erantzun zioten eskariari. Marabilliko elastikoak soinean, 70 bat lagun batu ziren giro ezin hobean.
Sarrerak, salgai
Era berean, Manuelistek prest dute egitarau luzea, eta oraingoan ere ekitaldi ugari ikusi ahal izango dira Ondarroan.
Jakitera eman dutenez, gainera, sarrerak salgai daude. Honako toki hauetan eskuratu daitezke: Zurrumurrun, Beikozinin edota Marabilli festibaleko webgunean (www.marabilli.re) bertan.