Marmitako lehiaketan parte hartzeko izen ematea irekita dago
Mutrikuko Galbaiko Txiki Eguneko marmitako lehiaketan parte hartu nahi duten kuadrillek hilaren 9a arteko epea izango dute izena emateko. Izena eman nahi dutenek Sabinanera edota Alvaronera jo beharko dute, eta taldeko 6 euroko fidantza jarri.Txoko Ede...
Txoko Eder Elkarteko kideek aurreratu dutenez, talde bakoitzean gehienez bi lagun onartuko dira, eta, era berean, gehienez hamasei bikotek parte hartu ahal izango dute. Hortaz, gehiago izanez gero, zozketa bidez erabakiko da zeintzuk parte hartu ahal izango duten bertan. Zozketa elkartean bertan izango dela jakitera eman dute, irailaren 9an, 20:30ean.
Lehiaketari dagokionez, talde bakoitzak hamabost lagunentzako marmitakoa prestatu beharko du hiru orduan.
Antolatzaileek 3 kilo hegaluze, 4,5 kilo patata, olioa, gatza eta sua banatuko dituzte taldeko. Lapikoa, beste tresnak eta gainontzeko osagaiak talde bakoitzak eraman beharko ditu. Hori bai, bizigarririk ezin dela erabili nabarmendu dute.