Gaurtik, Bizkaiko Golkoko 2015 urteko antxoa kostera itxita dago, behin-betiko
Gauerdian ipini da abian neurri berria, eta kontrakorik erabaki ezean, aurrerantzean ezingo da antxoarik harrapatu. Kuota amaitzen ari zela eta, arrantzaleek espero zuten neurria izan daEspainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jakit...
Gauerdian ipini da abian neurri berria, eta kontrakorik erabaki ezean, aurrerantzean ezingo da antxoarik harrapatu. Kuota amaitzen ari zela eta, arrantzaleek espero zuten neurria izan da
Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak jakitera eman duenez, gaurtik aurrera ezin izango da antxoarik harrapatu Bizkaiko Golkoan. Atzo argitaratu zuten erabakia, eta horren arabera, 2015eko kostera behin-betiko itxita geratuko da.Espainiako Arrantzako idazkaritza nagusiak argitutakoaren arabera, jaso dituzten stock datu guztiak kontuan hartuta eta Europar Batasuneko 2015/104 araudiari jarraituz hartutako erabakia da gaurkoa.
Gauerdian jarri da martxan neurri berria, eta Espainiar Gobernuak kontrako ezer jakitera eman ezean, hurrengo asteotan ezin izango da antxoarik harrapatu. Are gehiago, ordu horretatik aurrera antxoa arrantzatzen dutenek isunak izango dituztela aurreratu dute Ministerioaren arduradunek.
Kostera ona
Eusebio Arantzamendi Ondarroako Kalare Deuna kofradiako presidentearen esanetan, espero zuten berria izan da. Izan ere, kuota amaitzen ari zen. «Aurreko astean ere antzerako debekua ipini zuten. Neurriak ez gaitu batere harritu».
Arantzamendiren iritziz, aurtengoa nahikoa kostera ona izan da. «Orokorrean dena ondo joan da. Datuak nahikoa onak izan direla esan daiteke. Kopuru aldetik asko arrantzatu da, baina, tamalez, prezioak ez dira espero bezain onak izan. Lehorreratu duten antxoaren tamaina ez da egokiena izan, gehienbat txikia izan da, eta horrek asko merketu du arrainaren salmenta prezioa».