Mutriku eta Ondarroako triatloietarako izen emateak zabalik daude
Mutrikuko Talaixa eta Ondarroako Koaxi triatloi taldeek jakitera eman dutenez, datozen asteetan Mutrikun eta Ondarroan egingo diren triatloietarako izen emateak zabalik daude.Triatloiaren zaleek Mutrikun izango dute lehen hitzordua, irailaren 19an. Hai...
Triatloiaren zaleek Mutrikun izango dute lehen hitzordua, irailaren 19an. Hain zuzen ere, bi proba egiteko egiteko aukera egongo da. Alde batetik, hasi berriek III. Herri Triatloia egiteko aukera izango dute, eta, bestetik, esperientzia gehiago dutenek III. Esprint triatloia egiteko aukera izango dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, gainera, esprint proba aurten Gipuzkoako Txapelketaren barruan jokatuko da.
Bi probetan parte hartu nahi izanez gero, www.triatloi.org webgunean eman beharko da izena, irailaren 18a aurretik.
Ondarroakoan, arinago
Ondarroako XX. Triatloirako izen ematea irailaren 14an amaituko da. Kirolariek www.triatloi.org webgunean izango dute horretarako aukera. Irailaren 26an egingo da proba, eta parte hartzaileek 1,5 kilometro igeri, 35,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika saioa egin beharko dituzte.