Salgai daude Txapel Eguneko herri bazkarirako txartelak
Iaz egin modura, aurten ere Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia egingo du. Jaia irailaren 12an ospatuko da, bigarrenez.Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute, eta horien artean jende gehien batuko duen...
Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute, eta horien artean jende gehien batuko duen ekitaldia Alamedan egingo den herri bazkaria izango da.
Bazkarira joan nahi duten herritarrek aurretik erosi beharko dituzte txartelak. Horiek salgai daude Kurike, Garoa, Irkaitzen eta ikastolan bertan, 10 euroren trukean.
Menua honakoa izango da: entsalada eta marmitakoa. Prezioan postrea eta kafea ere barne daudela iragarri dute antolatzaileek.