Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak nabarmendu duenez, atzo [irailak 6] egindako uda parteko merkatu txikiak ez ditu esperotako salmenta helburuak bete. “Nahikoa saldu bazen ere, datuei erreparatuz beste urte batzuetan baino gutxiago izan zela jabetu gara. Salmentak ez ziren beste batzuetan moduko onak izan”.

Herritarrak erakusmahaiak begiratzen
Elkarteko kideen iritziz, ohi baino jende gutxiago ibili zen Alamedan ipinitako erakusmahaietan erosten. “Beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili dela nabaritu dugu. Eguraldia ona egin zuen, baina ez zen jende gehiegirik hurbildu. Pena da eguraldia alde edukita ez asmatzea”.

Alamedan egindako merkatu txikia
Zatozteko arduradunek aurreratu dutenez, udazken eta neguko denboraldiagaz bete-betean hasi aurretik, herritarrek hurrengo egunotan ere udaberri eta uda denboraldiko salgaiak “deskontu interesgarriekin” erosteko aukera izango dute.