Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak irabazi dute San Antolin jaietako Akarregi esku pilota lehiaketa Ezkurdia eta Merinori 22 eta 14 irabazi ondoren. Partida dotorea jokatu zuten lau finalistek domeka arratsaldean, eta ikusleek tantu bikain eta jokaldi ikusgarriekin gozatzeko aukera izan zuten.

Olaizola II eta Ibai Zabala garaipenaren ondoren sariak hartzen. Argazkia: Asegarce
Aimar Olaizolak erakustaldia eskaini zuen Santi Brouard frontoian. 14 tantu egin zituen Goizuetakoak defentsan ere erakustaldia eskainiz.
Olaizola eta Zabala hasieratik jarri ziren aurrean markagailuan eta ez zuten abantaila hori galdu ez eta momentu batean ere. Olaizolak ez zuen errematerik galdu eta Zabala seguru agertu zen atzean. Ezkurdiak eta Merino IIak berriz, gogor eutsi zuten eta Zabala estutzen ahalegindu ziren. Baina, Zabalak, Goizuetakoa izan zuen alboan partida osoan.