Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak jantzi dute Lekeitioko txapela
22-14 irabazi diete Ezkurdiari eta Merinori. Olaizola II.ak erakustaldia eskaini du Santi Brouard frontoian. Hasieratik aurretik ibili dira aurtengo irabazleakAimar Olaizolak eta Ibai Zabalak irabazi dute San Antolin jaietako Akarregi esku pilota lehia...
22-14 irabazi diete Ezkurdiari eta Merinori. Olaizola II.ak erakustaldia eskaini du Santi Brouard frontoian. Hasieratik aurretik ibili dira aurtengo irabazleak
Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak irabazi dute San Antolin jaietako Akarregi esku pilota lehiaketa, Ezkurdia eta Merinori 22 eta 14 irabazi ondoren. Partida dotorea jokatu zuten lau finalistek domeka arratsaldean, eta ikusleek tanto bikain eta jokaldi ikusgarriekin gozatzeko aukera izan zuten.Aimar Olaizolak erakustaldia eskaini zuen Santi Brouard frontoian. 14 tanto egin zituen Goizuetakoak, defentsan ere erakustaldia eskainiz. Olaizola eta Zabala hasieratik jarri ziren aurrean markagailuan, eta ez zuten abantaila hori galdu momentu batean ere.
Olaizolak ez zuen errematerik galdu, eta Zabala seguru agertu zen atzean. Ezkurdiak eta Merino II.ak, berriz, gogor eutsi zuten, eta Zabala estutzen ahalegindu ziren. Zabalak, baina, Goizuetakoa eduki zuen alboan partida osoan.